Irakurtzearen plazera eta EB literaturaren balioa
Pribilegio handia izan zen bizitza aldatu zidan “Irakurtzearen poza eta EB literaturaren balioa” izeneko web mintegian parte hartzea. Marilyn Robb-ek (Hezkuntza Aldaketarako Nazioarteko Erreferentzia Pertsonak) zuzendutakoa.
Marilynek, hasteko, azaldu zuen irakurketa eta ikaskuntza estuki lotuta daudela, gure ikaskuntza esperientzia gehienek irakurketa inplikatzen dutelako. Ikasteko nahiarekin jaiotzen gara, baina eskolen izaera zapaltzaileak eta bertan izan genituen borrokek irakurketaren eta ikaskuntzaren inguruko zailtasunak utzi zituzten gehienongan. Hala ere, baliteke irakurtzeko une zoriontsuak izan izana, hala nola mundu osoko pertsonei buruz ikastea, eta kontraesan ona da horiek gogoratzea.
Web mintegiaren helburua izan zen dena ikas dezakegun konfiantza berreskuratzen laguntzea.
Marilynek gogorarazi zigun askapenari, zapalkuntzari eta biztanleria-taldeei buruzko EB literatura ugari daukagula –azken berrogeita hamar urte edo gehiagotan bildua– ; eta hori ondo erabiltzera animatu gintuen. Eskola eta lantegietan EBko irakasle eta erakusleengandik ikasten dugu, baina haiengan jotzeko aukerarik ez dugunean, literatura hor dago hutsuneak betetzeko.
“EB sakon eta zabal ulertzeko, pertsona askoren azken urteetako ideiak eta informazioa eskuratu behar ditugu”, esan zuen Marilynek, baina gaineratu zuen, elkar-entzule eta erakusle aktibo gisa, garrantzitsua dela geure pentsamendua eta ikuspegiak garatzea. Bestela esanda, literatura ez da jarraitu behar esaten duenaz pentsatu gabe.
Denok ditugu sentimenduak EB literatura irakurtzen dugunean. Nabaritzen dugu artikulu edo paragrafo batek birsubermatzen gaituela, eta horri buruz asaskatzen dugu.
Marilynek hitz egin zuen nola elkar-entzuleak talde txikietan biltzen diren irakurtzeko, eta eskatu zigun gure Erkidegoetako jendea adoretzea hori gerta dadin. Era berean, animatu gintuen EBko eskola eta laguntza-talde guztietan irakurketa sustatzera, eta gure idatziak, argazkiak eta artelanak publications@rc.org helbidera bidaltzera, argitaratzeko.
Niretzat, Web mintegiko azpimarragarriena izan zen talde txiki batean arretaz irakurtzea, irakurtzen ikasi nueneko nire lehen oroitzapenari buruz asaskatzea, eta EB literatura ederreko zerbait irakurtzea, eskolarako prestakuntza gisa, besteak beste:
• Chris Heidenrich-en “Zergatik irakurri behar dute denek dena?” (Present Time 104. zk, Uztaila 1996);
• Tim Jackins-en “EB literatura eta Elkar Entzutearen Bidezko Berrebaluatzea ikasi,” (Present Time 153. zk, 2008 urria); eta
• Harvey Jackins-en “Literaturaren erabilera eraginkorra: gure literaturaren boterea eta literaturaren erabilera osoa sustatzea” (Hasi berriro goizero.).
Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi
Euskal Herria