News flash

WEBINARS

Africa on the Frontlines
of Climate Change
Chioma Okonkwo

Monday, Sept 22

Exploitation & Debt:
Climate & Services
in Africa
Mike Markovits &
Urbain Romaric Bamana
Sunday, Sept 28


Transformation
of Society
Introduction Page
for sale  Print  PDF

Present Time
July 2025
for sale  Print  PDF

Creativity #3
Journal
for sale  Print  PDF

Klima laguntza-talde bat tokiko
ekintzaile eta elkar-entzuleentzat

2020aren hasieran, COVID-19aren pandemiaren aurretik, gure EB Erkidegoak hiru aurrez aurreko bilera egin zituen tokiko ekintzaile eta elkar-entzuleentzat “Min Klimatikoaren Adierazpenari” buruz. Hogeita hamar bat lagun bertaratu ziren. Bizitzari Eutsiz (BE) [ingelesez “Sustaining All Life” (SAL)] aurkeztu genuen, arrazakeriari eta klima-krisiari buruzko informazioa aurkeztu genuen, eta gazteei klima mugimenduan laguntzeko panel bat izan genuen.

2020ko erdialdean, COVIDak jarduera guztiak Online bidez egitera behartu gintuen. Gutako talde txikiago batek Zoomen biltzen jarraitu zuen. Taldea lideratzen aritu naiz, Kathy Lamb-en laguntzarekin. Aldizkako oroigarriak bidaltzen dizkiogu talderik handienari, haiekin harremanetan egoteko eta informazioa emateko. Oroigarri horien artean, Russ Vernon-Jones-en «Une klimatikoak», BEren hurrengo ekitaldiei buruzko informazioa eta askoz gehiago zeuden.

Gure taldea EBko hiruzpalau ekintzailek eta EBkoak ez diren beste hiruzpalau ekintzailek osatzen dute, eta lau urte baino gehiago daramatza erregulartasunez biltzen, noizean behin etenak eginez. Gehienak jatorri europarra duten adinekoak gara, eta haiekin klima-justiziako tokiko eta estatuko ekimenetan lan egin dut. EBren tresnak jasotzen eta praktikatzen gozatzen dute, eta horrela konektatuta daude.

Gure bilerak “berriak eta onekin” hasten ditugu: gure bizitzei buruz, aktibismo klimatikoari buruz eta/edo mundu naturalari buruz. Klima-justiziari, zientzia klimatikoari, hauteskundeei eta askoz gehiagori buruzko informazioa aurkezten dugu. «Pentsatu eta entzun» formatua erabili dugu. Halaber, EBren oinarrizko ikuspegi eta teoria batzuk sartzen saiatzen gara biltzen garen bakoitzean, batez ere gure aktibismoari dagokionez.

Gero, «entzuteko trukeak» ditugu. Bikoteka eta hirukoteka entzuteko saio bakoitzean eskarmentua duen elkar-entzule bat dago. Parte-hartzaileei galdetuko diegu: “Zer pentsamendu eta sentimendu sortu zaizkizu bileran ?”.

Berriro elkartzen garenean, txiste bat edo gauza arinen bat partekatzen dugu. Amaitzeko, iragarkiak, zain duguna eta, batzuetan, eskerrak ematen ditugu.

Talde gisa harremanak estutu ditugu eta Zoomen bidez biltzen jarraitzen dugu.

Dale Evarts

Durham, North Carolina, AEB

Kathy Lamb

Raleigh, North Carolina, AEB

Ingurumenaren zaintzarako erakusleentzako
EBko Erkidegoko posta elektroniko bidezko
informazioa trukatzeko zerrendatik berrinprimatua

Artikuluaren jatorrizko izenburua: A Climate Support Group

Present Time-n argitaratuta: 219. zk., 2025eko apirila

Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi
Euskal Herria


Last modified: 2025-08-17 01:20:13+00