Oinarrizko eskolen irakaskuntzaz hitz egin dezakegu?
Beste ikuspegi bat probatzen ari naiz oinarrizko EB eskola bat prestatzeko eta hasteko.
Guneko lantegi gertatu berri batean, gure gai nagusia Erkidegoa eraikitzea izan zen, batez ere Gehiengo Taldeko pertsonak, indigenak, heldu gazteak, txiro hazitakoak eta langileak gaur egungo Erkidegora ekartzeari dagokionez, gehienak zuriak eta klase ertainekoak baitira. Gure informazio-trukea oinarrizko eskolen irakaskuntzan oinarritu zen. Bakoitzak ozenki pentsatu zuen Guneko oinarrizko eskola berri bat abian jartzean bete nahiko lukeen rolaz.
Bitxia bada ere, iraganean oinarrizko eskola batean irakaslea edo irakasle-gaia izan ziren guztiek adorerik eza erakutsi zuten, eta honelako gauzak esan zituzten: “nik ez, ideia izugarri gustatzen zait, baina ez dut zerikusirik izan nahi irakaskuntzarekin edo oinarrizko eskolak irakastearekin”.
Ulertzen dut. Niri dagokidan zerbait bezala hartu izan dut maite nituen pertsonak oinarrizko eskolak ez hartzea erabakitzen zutenean edo behin etorri eta korrika ateratzen zirenean. Batzuetan, lortzen dugu eskola bat emateko jendea, aukeraketa[1] proba guztiak eta aurkezpenak[2] egiten dira, zer eta, lan hori hartu eta gero, ikasle guztiek edo gehienek aste edo hilabete gutxi batzuen buruan alde egiteko. Zaila da horrelako gauzak gertatzen direnean birsubermadura handia saihestea.
Zorionez, lau lagunek eskua altxatu zuten, eta esan zuten gustatuko litzaiekeela oinarrizko eskola berri bat irakasten saiatzea. Denak ziren elkar-entzule gazteak, artean oinarrizko eskolarik irakatsi ez zutenak. Gogotsu eta interesaturik zeuden.
ERAKUSLEAK EUSKARRITU ETA PRESTATU
Haien Lurraldeko Erreferentzia Pertsona (LEP) nintzenez, erabaki nuen ahalegin guztiak egingo nituela lauko talde horri laguntzeko. Elkarrekin prestatu eta abiaraziko genuke oinarrizko eskola berri bat.
“Oinarrizko eskolen erakusleen eskola” hau 2024ko abuztuan hasi zen, eta nik lau laguneko taldeari eman nizkion eskolak. Guneko Erreferentzia Pertsona emeritu eskarmentudun baten laguntza izan nuen, zeinak funtsezko eskola asko irakatsi baitzituen. Sei lagunok astero biltzen ginen.
Isolamendua apurtzeko lanean hasi ginen, gure istorioak kontatuz, oroitzapen goiztiarrak landuz, barre asko eginez eta jolastuz. Astero oinarrizko eskolen irakaskuntzaren alderdi garrantzitsuak aztertzen genituen. Aldi berean, harremanak eraikitzen genituen gure artean.
Gutxi gorabehera bide erdian erabaki zen nor izango zen eskola berriko irakaslea. Beste hiru erakusleek adostu zuten hura babestea eta haren ahaleginak ahalik eta gehien babestea. Horrek esan nahi du, zapiak ekartzeaz edo dirua biltzeaz gain, elkarri benetan laguntzea, batez ere irakasleari: esaterako, irakasleak maite duen gelako ikasle batek eskola uzten duenean, mozkortuta iristen denean edo eraso bat egiten duenean.
Oinarrizko eskoletako erakusleek esperientzia hau beraientzat eta beren ikasleentzat zela ulertzea nahi genuen. Ahalegin hori haien lidergoa hobeto ulertzeko erabiltzea, beren Elkar Entzuteko trebetasunak hobetzeko, beren molde kronikoak gainditzeko, eta EB tresnen ulermenean sakontzea euren erabilerarako.
ERRONKAK
Hainbeste gauza landu behar izan genituenez, ez genuen denbora nahikorik izan EB irakaskuntzaren alderdi guztiak sakon aztertzeko. Espero dezagun gai horien inguruan datorren urtean ikasleekin lan egin ahal izatea. Oinarrizko eskola bat ezegonkortu dezaketen funtsezko alderdi batzuei eskaini genien denbora; zerrendako lehenak klasearen jatorria, arraza, sendagai psikiatrikoak eta ez sozializatzea izan ziren.
Gizartearen sistema gehienetan bezala, EBn klase ertaineko eta jabeen klaseko pertsona zuriak izan dira nagusi neurri handi batean. Hori pixkanaka aldatzen ari da EBn, baina klase ertain zuriaren moldeek neurri handi batean funtzionatzen jarraitzen dute. Klasismoa eta arrazakeria sartu daitezkeen alderdietan lan egiten dugu (sotilki ager daitezke). Informazio-truke eta asaskatze horiek iraunkorrak izan behar dute.
ISOLAMENDURIK GABE LIDERATU
Nire babesa baliagarria izan zen erronka onartu zutenentzat. Errazago ikusten zuten beren burua eta beren lana gauza garrantzitsu eta baliotsu gisa. Nire babesa eta arnasa senti zitzaketen. Bazekiten haietaz pentsatuko genuela eta ez gintuztela bakarrik utziko, nirekin, nire laguntzailearekin eta haien taldearekin erabat konektatuta egongo zirela baizik. Erabaki genuen isolamendu hori apurtzea bururatzen zitzaigun guztiarekin.
Nire Erkidego osoarekin hitz egin nuen irakasle bat eta hiru irakasle-gai baino gutxiagorekin oinarrizko eskola bat ez hasteari buruz. Isolamendua abisatu gabe sartzen da, baina zenbat eta konexio, laguntza, Elkar Entzuteko saio, maitasun eta euskarritzeko besoak izan, gauzak zailtzen direnean, hobe irakasle berriarentzat eta bere taldearentzat.
Gure oinarrizko eskolen erakusleen eskola berria amaitzen ari da. Jarraian, oinarrizko eskoletarako lehen EB aurkezpena izango dugu. 8-10 ikasle berri aurreikusi ditugu. Orain pauso bat atzera ematen dut eta gure erakusleek agintea har dezaten uzten dut. Eskarmentu handiko erakusle eta LEP gisa asko ikasi nuen eskola hori ematen.
[1] Aukeraketa: Irakasleak bere eskolan interesa duten pertsonetatik zein nahi duen aukeratu eta erabakitzen du, eta bere irizpideen araberako hautaketa egiten du.
[2] Aurkezpenak: Aurkezpen-hitzaldiak egin ohi dira, eta pertsonak gonbidatzen dituzte