News flash

WEBINARS

Africa on the Frontlines
of Climate Change
Chioma Okonkwo

Monday, Sept 22

Exploitation & Debt:
Climate & Services
in Africa
Mike Markovits &
Urbain Romaric Bamana
Sunday, Sept 28


Transformation
of Society
Introduction Page
for sale  Print  PDF

Present Time
July 2025
for sale  Print  PDF

Creativity #3
Journal
for sale  Print  PDF

Gure Erkidegoak eraikitzea, gugandik hasita

Tim Jackins-en hitzaldia AEBko Mendebaldeko Kostaldeko
Erakusleen Lantegian (Kanada, Latinoamerika, AEB), 2025eko urtarrilean

Nola pentsatzen dugu modu berri batean gure Erkidegoak eraikitzeari buruz? Dagoeneko badugu behar dugun teoria eta esperientzia. Traba egiten diguna gure estutasuna da, eta uste dut apaltasuna[1] (lotsatia, xume, apala izatea) horren parte bat dela.

Hemengo pertsona bakoitzak EBren ulermen ona du. Behar bezain ona, bizitza aldatu baituzue behin eta berriz. Ehunka gogamen aldatzen lagundu duzue, orain arte inor inoiz gai izan ez den moduan. Hori berria da munduan, eta zuek egin duzue!

Honaino iristeko egin duzun lanarekin pozik egoteko arrazoi guztiak dituzu. Inork ez dizu hori eman. Norbaitek aukera bat erakutsi zizun, eta horren alde lan egin zenuen zure etsipen eta adore falta guztien aurka. Gauza esanguratsu eta garrantzitsu bat lortu duzu. Baina horri buruz oso apala[2] zara.

Apaltasuna ez da guk aukeratzen dugun zerbait. Gure estutasunetako bat da. Ez da pentsamenduan oinarritzen. Konpultsiboa da, eta jendea engainatzen du. Beste pertsonengandik ezkutatzen gaitu.

Apaltasunez jokatzearren zure lorpenak isilpean gordetzen dituzunean, jendea nahasten duzu. Gauza esanguratsuak egitea posible dela ikusi behar dute. Atea pixka bat ireki behar duzu jendeak hortik begira dezan eta jarraitu nahi duen ikus dezan.

Batzuetan apaltasunak balio du erasorik jaso ez dezagun. Sentitzen dut, baina erasotuko zaituzte; beraz, apala izateko arrazoi ezin txarragoa da.

EB Erkidegoaren apaltasun molde batzuk nire erruagatik dira: oso pertsona apala naiz. Horrela izan behar nuela sentitu nuen. Hori ikasi nuen Amerikaren Kontrako Ekintzen Batzordetik [1930eko, 40ko eta 50eko hamarkadetan hiritarren eskubide zibilak urratu zituen Estatu Batuetako Kongresuko batzordea, hiritarrek Alderdi Komunistarekin zituzten loturak ikertzen zituen bitartean]. Denok apaltasuna ikasteko arrazoiak izan genituen; gizarte zapaltzaile batean mugitzeko asmatu genuen modurik onena izan zen.

EZ IKUSIARENA EGITEN DIOGU ELKARRI

Gure Erkidegoak eraikitzea oztopatzen duen beste molde bat da guk gehienetan ia beste guztiei ez ikusiarena egiten diegula, guri ez ikusiarena egin ziguten bezalaxe. Jendeari ez ikusiarena ez egitearen beldur izan gaitezke, hau da, jendea ikustea beldurgarria izan daitekeela guretzat, horretan arrisku erreal eta handiren bat balego bezala. Molde arriskutsuak dituzten pertsonak badaude, baina erabakiak har ditzakegu gure irizpide kontzientean oinarrituz eta ez gure beldurretan. Laurogeita hemezortzi pertsonari ez ikusiarena egiten diegu, bi pertsona arriskutsuak izan daitezkeelako. Ez dakigu zeintzuk diren arriskutsuak; beraz, hobe dugu denei ez ikusiarena egitea. Horrela funtzionatzen dute gure beldurrek.

Baina orain erabaki onak eta interesgarriak hartzeko bezain kontziente gara jendearengana hurbiltzeko orduan.

Eta gizakiei buruz dakiguna egia den ikusteko esperimentatzea erabakiko bagenu? Eta erabat gizatiar izaten saiatuko bagina ezagutzen ez dugun norbaitekin? Eta haiekin zuzenean gizatiar jokatzea erabakiko bagenu? Horrelako gauzak probatu behar ditugu.

Ezin izango dugu EB Erkidegoa nahi dugun moduan eraiki, norabide ezberdin askotan mugitzen ez bagara.

Zerk eramaten zaitu inguruko jende gehienari ez ikusiarena egitera? Zerk beldurtzen zaitu? Gerta daitekeen zerk beldurtzen zaitu?

ISOLAMENDUA ETA BEREIZKETA

Jakina, gure Erkidegoek guk geuk daramatzagun isolamendu eta bereizketa moldeak jasaten/pairatzen dituzte. Gure estutasun goiztiarrak beste guztiengandik bananduta sentiarazi gintuen denoi. Ia barregarria da gutariko bakoitza hemen eseri eta pentsatzea: “Ni bakarrik nago. Ni beti egongo naiz bakarrik, eta inork ez daki zenbat kostatzen zaidan hemen egotea”. Ezaguna egiten zaizu?

Nahikoa goiz izan ginen zaurituak denok eta asaskaldia nahikoa itoarazi ziguten, ezin izan baikinen onik atera.

Zer gustatuko litzaizuke norbaitek egitea zure estutasuna antzemango balu? Ez zenuke nahi haiek sinestea, horregatik haserretzea edo amore eman eta alde egitea. Nahiko zenuke adieraztea ezagutzen zaituztela estutasun horiek izan arren, eta badakitela estutasun horiek baino gehiago zarela. Hori da egiten asmatu behar duguna topo egiten dugun guztiekin. Gure ezagutza erabil dezakegu haien estutasunen zehar harremanetan jartzeko eta hurbil mantentzeko.

Elkar-entzule gisa, modu esanguratsuan egon nahi dugu elkarrekin. Isolamenduaren eta bereizketaren inguruko borroketan elkarri lagundu nahi diogu eta elkarren existentziaz gozatu nahi dugu. Gure Erkidegoak eraikitzea beste batzuek guk dakiguna eskura izatea ziurtatzeko modu bat da, baina beste pertsonei euren isolamenduaren aurkako borrokan laguntzen saiatzen garen heinean, gureari aurre egiten jarraitu behar dugu.

Isolamenduaren ondorioei aurre egin beharko diegu, ez bakarrik zergatiei buruz asaskatu.

AUSARTU HANDIAZ PENTSATZEN

Miragarriki ondo egin dugu guztiok mantentzen utzi digutenarekin. Nolabait, garen talde honek zortea izan zuen eta pertsona eta ideia horiek eskuratzea lortu zuen. Etengabe lan egin dugu gizateriaren bertsio osoago bat berreskuratzeko. Horri buruz gehiago nahastu ezin gaitezkeen puntura iritsi gara. Gutako inori ez zaio ezer gertatu guk geuk konpontzerik ez duguna.

Nahi dut zu ausartzea pentsatzera dena konpondu dezakezula.

Hau pertsonalki zuretzat da. Guztion interesekoa da zuretzat pertsonalki izan dadila. Denok lortu behar dugu gure buruaren alde borrokatzea irudika dezakegun bezain sakon, eta denok elkarri euskarritu behar diogu hori egiten ikasten dugun bitartean. 

HASI GEURE BURUAREKIN

Uste dut harro egon beharko zenukeela zure trebetasunez, guztiez, baina bereziki hemen ikasi dituzunez. Pertsona ahaltsua zara, oso ezohikoak diren moduetan. Aukeratu zenezakeen edozein bizitza alda zenezake. Lehen existitzen ez zen botere berri bat duzu. Hamarkadetako ahalegin handiaren bidez ikasi dugu nola erabili, eta orain nahiko onak gara horretan. Orain oso onak gara. Baina inguratzen gaituzten pertsonengana iristeko bada gure estutasunaren zatiren bat gure gaitasunak guztiz erakustea eta erabiltzea eragozten diguna. Erronka hau daukagu: lortutakoa erabiltzea modu berri batean pentsatzeko gure Erkidegoak nola eraiki.

Eta gero munduan bete beharreko rolei buruzko galdera garrantzitsua dago.

Baina gurekin hasten gara. Zure gogamenetik hasten gara. Bai, zurea lehenengo. Eta ez dugu mugarik onartzen. Gertatu zaizunak ezin zaitu mugatzen jarraitu. Ikasi eta lan egin behar dugu gure mugei aurre egiteko, eta ezagutza hori erabil dezakegu EB Erkidegoa eta gure gainerako Erkidego guztiak eraikitzeko. «Pentsatu eta entzun» egin dezakegu, geure buruak besteei ahalik eta osoen erakustera animatzeko.

Horren guztiaren azpian isolamendua apurtzeko zeregina dago, zeinetan haziak izan ginen. Isolamendua eta bereizketa dira eragozpen handienak dakiguna munduarekin partekatzeko. Oraindik bakarka pentsatzen dugu denok, eta ez ditugu gure pentsamenduak besteekin erabat partekatzen. Bizitzako lehen urteetan hori egin behar izan genuen, baina jada ez da beharrezkoa. Elkartzen jarraitu behar dugu eta geure buruari gogorarazi behar diogu ez gaudela bakarrik, eta, gero, elkarrekin eman behar ditugu hurrengo urratsak.

Artikuluaren jatorrizko izenburua:
Building Our Communities, Starting with Us

Present Time-n argitaratuta: 219. zk., 2025eko apirila

 

 

 

 

 

[1] Itzultzailearen oharra: testu honetan “apaltasuna” gaztelaniazko “modestia” eta “pudor” bezala ulertu behar da.

[2] Itzultzailearen oharra: testu honetan, “apala” gaztelaniazko “modesto” eta “recatado” bezala ulertu behar da. 

 


Last modified: 2025-08-17 01:24:50+00