Maitasun-ekonomia

Pobrezian eta langile-klasean hazitako koloreko emakumea naizenez, pentsatzeko ezintasunaz sentimendu asko ditut. Nire bizitza osoan esan didate tentela naizela eta pentsatzen dudana ez dela garrantzitsua.

Pentsatu dut ezin nuela ekonomia edo burtsarekin, bankuekin eta abarrekin lotutako edozein terminologia ulertu.

nintzenean espero nuena baino askoz ere haratago doaz nire harremanak, hazi naizen modua, eta berrebaluatzearekin, askapenarekin eta munduarekin lotuta egitera iritzi naizena eta pentsatu dudana. Mundua desberdina izatea nahi nuen, eta hori gertatzeko lan egingo nuela erabaki nuen, baina ez nekien eman dituen fruituak ematera iritsiko nintzenik.

Harvey [Harvey Jackins] eta bere argitasunari esker, gehi Dan Nickerson-i [Langileriaren Askapenerako Nazioarteko Erreferentzia Pertsona], Gwen Brown-i [Txirotasunean hazitakoen Askapenerako Nazioarteko Erreferentzia Pertsona], eta klasismoari buruzko lana egin duten beste dozenaka pertsonei esker, orain badakit benetan hazi nintzela sistema kapitalistaren funtzionamenduaren ondo informatutako ulermenarekin: nire familiak eta nik, eta beste langile batzuk, ekoizten ditugu ondasunak, eta pertsona talde txiki batek biltzen ditu lan honen onurak, eta sortzen ditugun baliabideak bereganatu eta kontsumitzen dituzte. Kontua da ez garela tentelak izan (eta hori egia dela frogatzen da). Agian ez dugu sistema deskribatzeko hitz bilaturik ikasi, baina argi geratu zaigu nola funtzionatzen duten gauzek.

Kapitalismoaren fase aurreratu honetako gertaera ekonomikoetan eta terminologian pentsatzen aritu naiz: erreskateak, hondoratzen ari diren bankuak, langabezia, kontsumoko prezioen indizeak, baloreen eta merkataritzaren merkatuak, Munduko Bankua, produktu nazional gordina (PNG), porrot egiten duten gobernuak, eta abar. Horrek Ekoizpenean, nigan eta EBn pentsarazi dit.

Gizarte kapitalista zapaltzailearen arabera, ez dut asko egin: ez dut diru askorik irabazten, ez dut etxerik, ezta titulu asko ere. Ez daukat “erakusteko” askorik nire lan-bizitzatik. Nire helduaroko bizitzaren zati handi bat (gaztaroko lehen urteetatik) Elkar Entzutearen Bidezko Berrebaluatzean sartuta eman dut. Mesede handia egin diot neure buruari proiektu honetan parte hartu izanagatik. Ez nuke ezergatik aldatuko. Arrazismoak, sexismoak eta klasismoak jazarritako neska gazte bat

Zentzu askotan, nire “karreraren” aukeraketa eta nire bizitzaren ikuspegi nagusia nire eta besteen loraldia izan dira. Aspaldi erabaki nuen ahalik eta gizatiarrena izan nahi nuela eta besteei gauza bera egiten lagundu nahi niela. Mundu bat nahi nuen non munduaren konfigurazioaren oinarria gizakiei beste gizakiak eta izaki bizidun guztiak axola izatea izango zen.

Orduan, zer “ekoitzi” dut urte hauetan guztietan –sekulako ordu pila pasatuz saioetan, lantegietan, EB tresnak erabilita beste gizakien batera (EB barruan eta kanpoan)? Duela gutxi, nire EB bizitza “produktiboa” termino ekonomikoetan jartzen hasi nintzen.

Zer “ekoizten” dugu elkar-entzule gisa, eta zer izan liteke trukerako txanpon bat gizakiei buruz dakigun horretan oinarritutakoa? Ekonomia bat honela defini daiteke: pertsona-talde batek (herrialde batekoa, eskualde batekoa, mundukoa) dituen aberastasuna eta baliabideak. Eta eraikitzen ari garen ekonomiak gure adimen malgua, gure maitasuna eta gure loturak baldin baditu aberastasun gisa? Etengabe aritu gara lanean giza existentziaren oparotasunerako funtsezkoa den baliabide bat eraikitzen: adimena, maitasunean oinarritua. Trukatzen ditugun txanponak arreta, errespetua eta maitasuna dira. Sortzen ari garen ekonomiaz pentsatzen hasi naiz maitasun-ekonomia gisa.

Gure “merkatuan” izugarrizko beharra dago gizainterakzio eta -konexio kontzientea eta adimen malgua izateko, gizarte zapaltzailearen ondorioz dauden arazoak bere gain hartu eta konponduko dituena. Giza adimenaren eskaria handia da, eta beti izango da.

Ekoizten ari garenak honako hau barne hartzen du:

• Gizaki garen aldetik, gero eta lotura handiagoa gure artean eta inguratzen gaituen munduarekin; harreman horiek betiko dira, sendoak eta gizakien arteko kontaktuaren segurtasunean oinarrituak.

• Gero eta sarbide gehiago izatea giza adimen malguaren erreserbara, bizitzarekiko dugun berezko bizi pozera eta gizakiok, gizakiak garenez, dugun lankidetzara eta berezko boterera.

• Estutasuna ezabatzea (zapalkuntzaren hondarproduktua)

Nazio(arteko) Produktu Gordina (NPG) sortzen ari gara. Saio bakoitzean, egiten dugun asaskatzeak sortu eta gehitu egiten du, gero eta gehiago, arreta aske kontzientea eta giza adimen malgua erreserba horretara. Denok hori egiten dugun heinean, gizarte gisa aukera gehiago izango ditugu.

Sortzen ari garen NPGak etengabe aldatzen du pentsatzeko eta arreta eta gogoa erakusteko dugun gaitasuna. Saio bakoitzarekin, eta egiten ditugun topaketekin –zeintzuk gizakiaren eta bizitzaren aldekoak diren, eta estutasunari aurkaesana ematen dioten– gizakiaren biziraupenerako eta eraldaketarako NPG baten alde ari gara.

Pertsona gehiagok “funts honetan lagundu” ahala, hornidura azkarrago haziko da. Noizbait, gizarte zapaltzaileak eragindako hondakin-produktu zurrunak (estutasunak) gaindituko ditu arreta-kopuruak. Balantza, arretaren ekonomian oinarrituta, gizarte egitura gizatiarrago baten eraldaketara makurtuko da.

Gure “Munduko Bankuak” txanpon-gordailu “bat jasotzen du zerbait modu gizatiarrean egiten dudan bakoitzean EBn, dendan, gasolindegian edo nire familian: dela beste pertsona batzuengan pentsatzea, dela barneratutako zapalkuntzatik irtetea, dela nire molde zapaltzaileei aurre egitea edo beste pertsona batzuei eskua luzatzea nire adimen osoan oinarrituta. Maitasunaren Munduko Banku berri bat sortu dugu, eta pertsona bakoitzak, bere adina, gaitasuna, arraza, etnia, generoa eta abar kontuan hartu gabe, laguntza eman eta atera dezake. Eta inoiz ez da produkziorik alferrik galtzen, beti dago aurreranzko mugimendua, gure arreta Maitasunaren Munduko Banku honi laguntzean jartzen denean.

Garrantzitsuena da Maitasunaren Ekonomia baten aberastasuna neurtezina dela eta guztiontzat onuragarria

dela. Ezin da behartsurik egon, eta inor ez da beste inor baino hobea edo garrantzitsuagoa.

Ekonomia honi itxaroten egon beharrik ez dugu. Ernaltzen ari da. Eraikitzen ari gara dagoeneko. Aurrera egin ahala, gizartearen oinarria izango den azpiegitura izango da. Gizarteak elikagaien banaketa, arreta medikoa, etxebizitza, lana eta ingurumena kudeatzeko modua izango da sortzen dugun giza lotura solidarioaren araberakoa. Beste gizaki batzuekin eta inguratzen gaituen munduarekin dugun interakzioaren oinarria izango da. Iraultza bat eraikitzen ari gara, eta iraultza horrek etengabe eraldatuko du gure gizartea, batez ere harreman afektiboetan oinarritutako gizarte bat eraikiz.

Beraz, merkaturen batean “akzioak erosi” behar badituzu, nik loraldiaren merkatu librean egingo nuke. Benetako segurtasun iraunkorraren merkatua da. Inork ez du merke erosi eta garesti salduko. Ez da merkatuaren kolapsorik egongo, ez epe laburrean, ez epe luzean (batzuetan hala dirudien arren). Bere estutasuna besterik ez du galduko. Irabaziak iraunkorrak eta errealak izango dira.

Ezin da lana azpikontratatu, eta ez da gobernuaren (edo beste norbaiten) erreskaterik egongo zuretzat. Gutako bakoitzak egin behar du lana. Inork ezin du hori egin gugatik. Harveyk esan ohi zuen gauza bat da: zapalkuntzarik ezean, denok gozatuko genukeela lanaz. Lana gizakiaren parte da. Bizitzaren plazeretako bat da: lanera joan eta gure produkzio-katearen zatiaz arduratzea.

Beraz, hobe dut horretan oraintxe bertan hastea saio bat egitea, saio bat ematea, ilobekin jolastea edo norbaiti eskua luzatzea nire adimen, maitasun eta arretan oinarrituta–, Maitasunaren Munduko Banku horretan gordailu bat egin ahal izateko. Utzidazue NPGan parte hartzen!

Ondo pasa zure eguneko “ekoizpen kuota” betetzen! Goza ezazu!

 

Teresa Enrico

Seattle, Washington, AEB

Present Time-ko 31-32 orrialdeetatik 2015eko uztailean berrinprimatua Artikuluaren jatorrizko izenburua: “An Economy of Caring” Present Time-n argitaratuta: 207. zk., 2022ko apirila

Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi

Euskal Herria


Last modified: 2023-04-15 09:24:12+00