Krisi klimatikoaren eragina herri indigena, jende beltzaeta Ozeano Bareko uharteetako populazioan

Bizitzari Eutsiz-ek (BE) diru-bilketa bat egin zuen aurtengo maiatzaren 30ean. EBko kide asko bertaratu ziren, lagunak ekarriz eta diru-bilketa erabiliz jendea BE eta EB aurkezteko.

EBko kideei dohaintzarik ez eskatzea adostu dugu, baina gure finantza-ahaleginak babesteko aukeren berri ematen diegu, eta laguntza hori eskertzen dugu. Haien jarduerak ekonomikoi lagundu nahi badituzu, orri honen goiko aldean aurki dezakezu dohaintza-botoia: <www.rc.org/sustainingalllife>.

Udazken honetan, BEk ordezkaritza bat bidaliko du (ohikoa baino txikiagoa COVID dela-eta) COP26ra (Alderdien hogeita seigarren Konferentzia, klima-larrialdiari buruzko Nazio Batuen urteko konferentzia]. Online ekitaldi sorta bat ere eskainiko dugu. Begira ezazu BEren webgunea xehetasun gehiagorako.

Jarraian, maiatzeko BEren diru-bilketan emandako hiru hitzaldi aurkezten dira. 

Krisi klimatikoa eta Herri Indigenak

Boozhoo! Anin, Tansi. Nire hizkuntza erabiltzen dudan bakoitzean, askapen ekintza eta genozidioaren aurkako protesta bat da.

Nire izen ingelesa (kolonizatua) Darlene Daniels da. Garden Hill First Nation-eko Anishininew taldeko kidea naiz eta Winnipegen bizi naiz, Manitoban, Kanadan.

Herri indigenok gure ama bezala ikusten dugu Ama Lurra. Bera gabe, ez dago bizitzarik. Hura babesteko eta zaintzeko ardura dugu.

Kanadako gobernua “haurrarengan dagoen indiarra hiltzen” saiatu zen, bortxazko asimilazioaren bidez. Gure lurralde tradizionaletatik lekualdatu gintuzten eta erreserbetan bizitzera behartu. Ez gara lurraren jabe, gobernuak du haren ardura itunen arabera, baina nazio subiranoak izateko borrokan jarraitzen dugu.

Krisi klimatikoa ondorio suntsitzailea izaten ari da. Gure komunitateak baso borealean daude. Isolatuta daude, eta bertara iristeko modu bakarra hegan egitea edo neguko errepideetatik iristea da. Neguko errepideek elikagaiak, eraikuntzako materialak, erregaia eta etxeko gaiak garraiatzen dituzte gure komunitateetara. Berotze globalak neguko denboraldia gero eta laburragoa izatea eragin du. Iraganean, hilabeteak genituen hornigaiak eramateko. Orain asteak besterik ez ditugu. Hornigaiak errepidez iritsi ezin badira, hegazkinez iritsi behar dute, eta horrek prezioa laukoiztu egiten du. Jende askok ezin ditu elikagaien eta oinarrizko produktuen prezio altuak ordaindu. Horrek ondorio suntsitzailea du nire komunitatean.

Gure jendea ezin da lurretik bizi. Bizimodu tradizionalak ezin dio eutsi eredu klimatikoen aldaketari eta tenperaturen igoerari. Gure arrainak eta animaliak desagertzen ari dira.

Gu hazi ginen lurra ederra zen, ur garbiekin. Uda asko eman nituen lurretik bizitzen gure familiaren arrantza kanpamentu tradizionalean. Bizimodu hori aspaldi desagertu zen.

Hala ere, pertsona erresistenteak gara. Uste dugu egiten dugun guztia zazpi belaunaldiz sentituko dela. Horregatik elkarrekin lan egingo dugu Ama Lurra eta gure ura babesteko etorkizuneko belaunaldientzat.

Darlene Daniels

Winnipeg-ko Guneko Erreferentzia
Pertsona Manitoba, Kanada

Winnipeg, Manitoba, Kanada

 

Krisi klimatikoa eta jende beltza

Krisi klimatikoak eragin izugarri neurrigabea du herentzia afrikarreko pertsonen bizitzetan eta komunitateetan. Ameriketako Estatu Batuetako eta munduko beste leku batzuetako biztanle beltzek eragin handia dute ingurumen-arrazakerian. Beltzek aukera gehiago dituzte zabortegi kimikoetatik gertu bizitzeko, eta espazio berde gutxiago dituzte beren komunitateetan. Estatu Batuetan komunitate beltzen berdeguneak sistematikoki suntsitu zituzten estatu arteko errepideek eta Hiri Modeloen programek.

Hondakin toxikoetatik gertu bizitzeak bizitzaren ia alderdi guztiei eragiten die, elikagaiak, ura eta airea barne. Estatu Batuetako Arraza Justiziarako Batzordeak aurkitu zuen hondakin toxikoen bost instalazio handienetatik hiru komunitate beltz pobreetan daudela. Biztanleria beltzak mota guztietako kutsadura handiagoa jasaten du, industria, nekazaritza eta ibilgailuen emisioak barne.

Estatu Batuetako biztanleria beltza neurriz kanpo hil zen COVID-19aren garaian, neurri batean, ingurumen-arrazakeriak eta klima-aldaketak komunitate beltzei ezarritako baldintza hilgarrien ondorioz.

Gure komunitateak ahulagoak dira klimaren hondamendi katastrofikoekiko. Urakanei, lehorteei eta klimarekin lotutako gaixotasunei aurre egin behar diegu maiz, eta zuriek baino aukera gutxiago ditugu laguntzak garaiz jasotzeko.

Duela gutxi egindako azterlan baten arabera, hondamendi naturalek eta berreskuratzeko ahaleginek eragin oso ezberdinak izaten dituzte familien finantzetan. Laguntza federalak aberatsagoak egiten ditu komunitate zuriak, eta komunitate beltzek, berriz, aberastasuna galtzen dute. New Orleansko (Luisiana, AEB) Katrina urakanaren hondamendiak etxerik gabeko pertsona ugari eragin zituen, eta belaunaldi askotako familia-etxeak galdu ziren. Katrina urakanak New Orleansen, baina komunitate zuria aberastu egin zen gentrifikazioari eta laguntza-jardueren kontrol zuriari esker.

Bizitzari Eutsiz-en tresnak erabiltzen ari gara arrazakeriak eta arrazakeria barneratuak ezarritako inpotentzia, babesgabetasun eta porrot sentimenduetatik errekuperatzeko. Mundua aldatzeko gai izateko kontzientzia berreskuratzen ari gara. Gutako asko gai izan gara geure bizitzaren baldintzak eta gure familia eta komunitateen bizitzak aldatzeko.

Tresna horiek ahalik eta pertsona beltz gehienen eskuetan jartzeko asmoa dugu. Beraiek erabaki dezakete nola parte hartu krisi klimatikoari aurre egiteko proiektu honetan. Pertsona beltz bakoitzak tresna horiek eskura izatea eta bere boterea handitzea nahi dugu, haientzat ondo funtzionatuko duen mundu baten sorreran nola parte hartu erabaki dezaten.

Barbara Love

Jatorri afrikarreko jendearen Askapenerako

Nazioarteko Erreferentzia Pertsona

Amherst, Massachusetts, AEB

 

Krisi klimatikoa eta Ozeano
­Bareko uharteetako populazioa

Nire familia Filipinetakoa da, eta, beraz, Pazifikoko uharteetako krisi klimatikoa oso pertsonala da niretzat.

Herri indigenek Pazifikoko uharteak okupatu dituzte duela milaka urtetik. Hala ere, gure uharteak kolonialismoaren, genozidioaren, arrazakeriaren eta militarismoaren mende egon dira. Horrek esan nahi du baliabideak lapurtuak izan direla, tratatuak hautsiak, eta gure uharteak arma nuklearrak probatzeko erabili dira. Eta, munduko beste eskualde batzuetan bezala, Pazifikoko uhartetarrek oso ekarpen txikia egin diote aldaketari.

Itsas mailak gora egin du, koralezko arrezifeak hiltzen ari dira, eta tifoi handiagoak eta ohikoagoak izan ditugu. Gainera, COVID-19a iritsi da, batez ere militarrek ekarria.

Pertsona ausartak laguntza gutxiko antolaketa-lana egiten ari dira. Bizitzari Eutsiz-ek bisita batzuk egin zituen Ozeano Bareko uharteetara, klimari buruzko hitzaldietan ezagutu genituen pertsonen jarraipena egiteko. Baldintza zailen eta egiten ari den lan onaren ideia argia lortu genuen. Guk entzun genuen, eta haiek elkarri entzun zioten. Istorio asko zeuden kontatzeko, sentimendu asko adierazteko.

Behin eta berriz entzuten dugun gauza bat “alde berean” dauden pertsonen artean gauzak zein zailak diren da. Kanpoko indarrek eta zapalketa barneratuak pertsonak eta erakundeak elkarren aurka jarri dituzte. Elkarren aurka borrokatzen dute zapalkuntza-baldintzei aurre egiten dieten bitartean.

Gure Bizitzari Eutsiz-en tresnek zailtasun horiei irtenbide bat ematen diete. Jendea amore eman duen tokian itxaropena emateko gai izan gara. Guk zailtasunak gainditzeko asmoa dugu, mugimendua batzeko, eta, elkarrekin, zapalkuntzari eta larrialdi klimatikoari aurre egiteko. Hori lortzeko laguntza-sare bat eraikitzen ari gara.

Horrek itxaropena ematen dit!

Teresa Enrico

Ozeano Bareko uharteetako eta filipinar
jatorria duten pertsonen Askapenerako
Nazioarteko Erreferentzia Pertsona

Seattle, Washington, AEB

 

Artikuluaren jatorrizko izenburua:
“The Impact of the Climate Crisis on Indigenous

People, Black People, and Pacific Islanders”

Present Time-n argitaratuta: 205. zk., 2021eko urria

Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi

Euskal Herria

Present Time, 2021eko urria, 14-15. orrialdeak


Last modified: 2023-04-15 09:24:12+00