EBko lidergo gazteenaren hazkundea
Gure Erkidegoak lideratzea aukeratu duten elkar-entzuleen lanari, esperientziari eta adimenari onura ateratzen jarraitzen dio EB Erkidegoak. COVID-19 pandemia nahikoa desafiatzailea izan da gure Erkidegoen eta erakusle berrien garapena geldiarazteko. Orain, gure Erkidegoen eta erakusleen garapen berrituan pentsatu behar dugu, batez ere EBko belaunaldi gazteenen lidergoan.
LIDERGO GAZTEENAREN HAZKUNDEAREN AURKA DAGOENA
Gazteenen adimena eta lidergo naturala ezagutzea eragozten digun estutasun goiztiarra da gazteen zapalkuntza. Gazteen zapalkuntza da gizaki guztiek, adinean oinarrituta, jasaten duten lehen zapalkuntza. Gazteen zapalkuntza ere eredu da heldu gazteen zapalkuntzarako: gazteen zapalkuntzarik gabe, heldu gazteen zapalkuntza ez litzateke existituko. (Heldu gazteontzat gazteen aliatu izateak balio du, bai gazteak askatzeko, bai geure askapenerako ere heldu gazte gisa).
Gizaki guztiek pairatzen dute edo jasan izan dute noizbait gazteen zapalkuntza, haien bizitzaren hasieratik. Denoi gelditzen zaizkigu zauriak gazteen zapalkuntza jasan genuenetik. Helduak izatera iristen garenean, asaskatu gabeko zauri horiek, gaztetan barneratu genuen gazteen zapalkuntzak, “buelta ematen du” eta gazteenganako estutasun zapaltzaileak bihurtzen ditugu. Gure lehen zauriak asaskatzen ez ditugunean gerta daiteke sentitzea berriro ari garela bizitzen zauri horiek, eta, orduan, gure zaurietan oinarrituta jokatzen dugu ingurukoekin. Denok adierazten ditugu zauri horien ondorioak gu baino zaharragoak eta gazteagoak diren pertsonekin ditugun harremanetan. Gazteagoenganako errespetu faltarekin edo tratu txarrekin amaitzeko, zauri horien oinarri goiztiarra landu behar dugu.
LAN “GAZTEAGOA” EBn
EBn gazteen eta heldu gazteen askapenari buruzko lana hainbat belaunalditan zehar egin da. Nazioarteko Erkidego osoan lantegiak ditugu gazteentzat eta heldu gazteentzat, erakusleentzako urtean behin eta bi urtetik behin egiten diren lantegiak barne. Askapenerako Nazioarteko Erreferentzia Pertsonak (ANEPak) ditugu, mundu osoko adin guztietako pertsona gazteen eta heldu gazteen askapenari buruzko elkar-entzuleak lideratu, entzun eta erreferentziak ematen dituztenak. EBko Erkidegoan helburu bat ere badugu, gazteen eta heldu gazteen zapalkuntzekin amaitzeko. Gazteen, heldu gazteen, eta nagusien adinean oinarritutako zapalkuntza guztiekin amaitzeko lana garrantzitsua da EB barruan eta kanpoan.
Era berean, kolapsatzen ari den gizarte kapitalista batean, garrantzitsua da adin guztietako pertsonek dituzten bizipenei buruzko lana egitea, gaur egun adinean oinarritutako zapalkuntza jaso ala ez. Gazteek, heldu gazteek eta nagusiek kapitalismoa modu berezietan esperimentatzen dugu, jasaten ditugun zapalkuntzen ondorioz.
NOR DA “GAZTEA” EDO “GAZTEAGOA”
EBn “gazte” terminoa erabiltzen dugunean, baliagarriagoa izango litzateke gaur egun gazte izateagatik zapalkuntza jasaten duten pertsonak aipatzeko erabiltzea: gazteak eta heldu gazteak. Jada “gazte” ez diren elkar-entzuleak aukerak behar dituzte gazte eta heldu gazte zireneko estutasunak asaskatzeko, baita gaur egun ez diren baina garai hartan hala ziren zapalkuntzak ere. Estutasun horiek asaskatzeak aukera ematen die pertsonei gazteen eta heldu gazteen garrantzia gogoratzeko eta adin guztietako pertsonekin harreman sendoak ezartzeko.
Gazteek eta heldu gazteek pertsona nagusiengandik gehien nahi duguna da gure ondoan egoteko zeregin legitimoa aldarrikatzea gure aliatu gisa. Helduaroan bizitza atsegin eta loragarri bat izateko gakoa da gure askapenean gurekin lankidetza estuan aritzea.
HURRENGO ALDIRAKO PROPOSAMENA
Gazteen eta heldu gazteen aliatuen lana egiten eta handitzen jarraitu behar dugu. Hori adin guztietako pertsonen arteko koalizio bat eraikitzeko lanaren parte da: gazteak, heldu gazteak, helduak eta nagusiak. Aliatuen mugimendu sendoa izateak EBko lidergo gazteenaren hazkundea bermatzen du. Helduek ere espazioak behar dituzte orain duten adinaz asaskatzeko, eta baita gazteen, heldu gazteen eta nagusien askapenean aliatu gisa duten zeregina aldarrikatzea ere.
Gazteok eta heldu gazteok pertsona helduak eta nagusiak behar ditugu gure askapenean aliatu konprometitu gisa. Gazte eta heldu gazteen askapenari buruzko EB lantegi askok atsegin handiz gonbidatzen eta hartzen dituzte aliatuak (eta askotan ezin dira egin gure aliatuen laguntzarik gabe). Gazteen eta heldu gazteen zapalkuntzarekin amaitzeko Helburua lortzeko lanean ari garen bitartean, pentsatuko duzu nola jarri gazte eta heldu gazteen askapena erdigunean?
Animatzen zaitugu gazteen eta heldu gazteen ANEPekin hitz egitera, gazteen aliatuen ANEPekin hitz egitera, EBko gazteen eta heldu gazteen erakusleei entzutera, eta gure askapenean aurrera egiten nola lagundu pentsatzen jarraitzera.