News flash

WEBINARS

Men Leaders
Friday, May 9
Saturday, May 10
Joel Nogic


NOW AVAILABLE!

Draft Program for the
Transformation of Society
Introduction Page
for sale Print   PDF

Present Time
April 2025
for sale Print   Digital

Tim Jackins
Keeping Our Own Minds
RCTU #81

Klima aldaketaren aurkako garaipen bat

            Lau urteko ahaleginen ondoren, nire sindikatuak, 503 Tokiko sindikatuak, Nazioarteko Zerbitzuetako Langileenak, nire ebazpen bateratua onartu zuen 160.000 dolar gastatzeko lanaldi osoko aholkularia eta/edo langile bat kontratatzen, gure sindikatuaren karbono emisioak, 2030erako, zerora eramaten laguntzeko.

            Gure sindikatuko Kontseilu Nagusian, gure gobernu-organoan, Oregon estatuko (AEB) 250 ordezkari bildu ginen ebazpen hau eta beste 27 ebazpen bozkatzeko. Asko estimatzen dut nire sindikatuko buruzagien ausardia eta zentzutasuna prozesu demokratiko honen praktikan jarraitzean, tokiko beste erakunde gutxik hala egiten jarraitzen dutenean. Denbora eta pazientzia behar dira eztabaida irekitzeko, non guztion iritziak entzun ahal izango diren.

            Asaskatu eta erabaki nuen neure burua babeseko molde kronikoa alde batera uztea, irekia eta maitekorra izateko nire jendearekin: ordezkariekin eta laguntzaileekin. Justizia Klimatikoaren Batzordearen mahaian hainbat pertsonari entzun nien, eta galdera hau planteatu nien: “Nola eragiten dio klima aldaketak zure lanari, osasunari, sendiari?”. Beraien pentsamenduak eta beldurrak partekatu zituzten, batez ere seme-alabei horrelako ondarerik utzi nahi ez zieten gurasoak. Oso ona izan zen entzutea eta maitatzea.

            Sindikatuko zuzendaritzak bi bilera egin zituen hiru eguneko batzar horretan, sindikatuaren aurrekontuaren berri emateko delegatuei. Aurrekontua afiliatuengandik biltzen diren kuotetan oinarritzen da. Ebazpen bakoitzarekin batera, finantza-inpaktuari buruzko adierazpen bat aurkeztu zen. Kostu handiko ebazpenek atzera botatzeko aukera asko zituzten. Baina nire ebazpena iragarri baino lehentxeago, zuzendari exekutiboak Justizia Klimatikoa moduko ebazpenak onartzen ziren kasuetarako aurreztu zuten aparteko diruaz hitz egin zuen. Bestela, langileei laguntzeko oso beharrezkoak diren langile gehiago kontratatzeko erabiliko litzatekeela dirua. Zeharkako aipamen bat al zen?

            Nire ebazpena iragarri zenean, minutu bateko hasierako adierazpen bat egin nuen, egungo egoeraren premia eta 2030a baino lehen zergatik jardun behar genuen azaltzeko. Jendeak xehetasunen berri ez zuela iruditzen zitzaidan. Gure Justizia Klimatikoaren Batzordeak azken lau urteetan sindikatuaren aztarna klimatikoa murrizteko hartu zituen neurriak azaldu nituen. Orain inbertsio bat behar dugu lana egiteko. Orain itxarotea eta klima aldaketaren ondoren garbitzea (ekaitzak eta baso suteak) orain proaktiboak izatea eta ahal duguna egitea baino garestiagoa dela esan nuen.

            Hitz egiteari utzi nion mementoan, ordezkarietako batek “bozketa eskatu zuen”, hau da, eztabaida eten zuen. Ordurako, ordezkariak uste baino hiru ordu gehiago geratu ziren. Askok etxera itzultzeko bidaia luzeari ekin nahi zioten, hurrengo eguneko lanerako prestatzeko.

            Bozketa iritsi zenean, gehiengoak alde bozkatu zuen. Gutxi batzuek bakarrik eman zuten aurkako botoa. Zur eta lur geratu nintzen, eta negarrez hasi nintzen harrituta, taldea hurrengo erabakira pasatzen ari zen bitartean.

            Egunaren amaieran, ezagutzen ez nuen sindikatuko heldu gazte batek eskerrak eman zizkidan nire erabakiagatik.

Lois Yoshishige

Eugene, Oregon, AEB

EB Erkidegokokideen e-posta bidezkoinformazioatrukatzekozerrendatikberrinprimatua.

Artikuluaren jatorrizko izenburua: A ClimateChangeVictory

Present Time-n argitaratuta: 218. zk., 2025eko urtarrila

Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi

Euskal Herria

 

Present Time, 2025eko urtarrila, 27. orrialdea


Last modified: 2025-04-25 22:28:23+00