Sexu Oroitzapen Goiztiarrez Asaskatzea

Oraingo hau une egokia izan daiteke jendeari gogorarazteko zergatik izan daitekeen hain baliagarria sexu oroitzapen goiztiarrez (SOG) asaskatzea —bai EB Erkidegoentzat orokorrean, bai klimari buruzko helburu bateratuari begira, EBren beste helburu batzuetan lan egiteko, baita gutako bakoitzarentzat ere gizabanako gisa:

  • EB eskola eta Erkidegoentzat harreman onak funtsezkoak dira. Sexu zauri goiztiarrek zaildu egiten dute harreman hurbil, seguru eta fidagarriak eraikitzea.
  • Halako harreman estu, arduratsu eta atxikipen handikoak erabat funtsezkoak dira arrakasta izan dezagun gure Klimari buruzko Helburu Bateratuan zein gainontzeko gure helburu guztietan ere. Diane Shisk-ek ( Ingurumenaren Zaintzarako Nazioarteko Erreferentzia Pertsona Erkidego Osorako Gaietan) egoera klimatikoaren okerragotzeari buruz esan duenez, “Egoera zenbat-eta zailago, orduan-eta elkarrengandik gertuago gu”.
  • SOGez asaskatzeak lagundu diezaguke gogoratzen gure sentimendu latzak zaharrak direla.
  • Geure estutasunak hobeto ulertzen lagun diezaguke, grabazio literalak eta sentimendu jasanezinak azalera ekar baititzake.
  • Gure bizitzetan eragina duten zauri goiztiarrak sistematikoki lantzeko laguntza-egitura bat eskain dezake.
  • EBren teoria eta praktika hobeto ulertzen lagun diezaguke.
  • Entzule eta partaide sendoagoak izaten lagun diezaguke.
  • Adikzioen xedea da gu sorgortzea sentimendu jasangaitzei dagokienez. SOGi buruz Elkar Entzutea lagungarria izan daiteke sentimendu jasangaitz horiek asaskatzeko.
  • Sexu-jazarpenari buruzko gure jarraibide berriaren aplikazioak hobeto funtzionatuko du SOG gaia gutxienez pixka bat lan egin duten Erkidegoetan.

Antzeman dut SOGi buruzko saioek eraginkortasuna gal dezaketela denboraren joan-etorrian, eta, ondorioz, jendeari interesa gutxitu lan garrantzitsu hori egiteko. Beharbada, lan horretan jarraitzea zailtzearen arrazoiak izan daitezke oroitzapenetan “ezkutatzen” diren sentimendu jasangaitzak eta jendeak bizirik iraun ahal izateko sentimendu horietatik aldentzeko hartu zuen erabaki goiztiarra.

Neuk atondutako Sexu Oroitzapen Goiztiarrez Elkar Entzutea liburuxkak eta Harvey Jackins-en Sexualitateari buruzko Teoria Arrazionala izenekoa “Rational Island Publishers”-en dituzue eskuragai PDF formatuan. Sexuari eta sexualitateari buruzko beste artikulu garrantzitsu batzuk, beste autore batzuek egindakoak, EBren webgunean aurki ditzakezue:

Emadazu jakitera ea nahi duzun norbaitek zuri laguntzea SOG lantzen zure Erkidegoan edo zure biztanleria-taldean.

Joan Karp

Cambridge, Massachusetts, AEB

j-karp@comcast.net

EB Erkidegoko kideentzat EB posta
elektronikoko eztabaida-zerrendatik hartua

Artikuluaren jatorrizko izenburua:
“Discharging on Early Sexual Memories”
Present Time-n argitaratuta: 210. zk., 2023ko urtarrila

Itzulpena: Iñaki Kasares

Euskal Herria

 


Last modified: 2023-04-26 23:42:54+00