Zenbateraino egon daitezke konektatuta gizakiak?

Tim Jakinsen hitzaldi batetik hartua, 2021eko abenduan Ipar
Amerikako Ekialdeko Kostaldeko erakusleen lantegian

Gizakiak zenbateraino egon daitezkeen konektatuta jakin behar dugu. Asaskatu gabeko estutasunen ondorioz, inork ez du oraindik aukerarik edo baldintzarik izan norabide horretan asko aurreratzeko. Inoiz gertatu ez den zerbait egiten saiatzen ari gara.

Saiatzen ari gara pertsona kopuru handi batek asaska dezan, eta behar adina asaska dezan, arrazionaltasunak beren portaera eta komunikazioak kontrola ditzan. Eta hori nahiko luze eta zabal egiteko gai izan gara, izan ere orain arte gertatutakotik zerbait ezberdina gertatzen hasi baita.

Gure gizarteak pertsona guztientzat onak izan daitezen nahi dugu. Hala izan daitezen, gai izan behar dugu gero eta jende gehiagorekin hobeto konektatzeko eta argiago komunikatzeko.

Jendearekin gizarte hobeak ezartzen saiatzeak ez du funtzionatuko. Ziur aski, jendea gizarte hobeak sortzen laguntzeko moduan jartzea izango da aldaketa iraunkorra ekarriko duen gauza bakarra. Pertsona guztiok nahi dugu denontzat funtzionatzen duen zerbaiterako trantsizio azkarra. Ez dut uste hori posible denik orain bertan. Baina egiten ari garenak hori egitea eragin dezakeen zerbaitera eramango gaitu.

Zaurgarritasun goiztiarra asaskatu behar dugu, jendearekin gero eta sakonago konektatzea eragozten diguna. Bost urteko neskatxa baten poza, bizi poza eta besteekiko axola izango bagenitu, EB askoz hobeto hedatuko litzateke. Gehiago ere dibertituko ginateke.

Aldaketa handia egiten saiatzen ari gara gure espeziearen funtzionamenduan, eta horrek aldaketa handia eskatzen du haurtzaroan zauriak izan genituen lekuetan. Egin dugun guztiak euskarritzen du honako ideia hau: geldiarazten gaituena estutasunak besterik ez direla, eta nahikoa baliabide, arreta eta lanarekin asaska ditzakegula.

Denak aurrerantz adierazten du. Lana besterik ez dugu egin behar. Oso ondo dakigu nola hasi. Pertsona guztiok hasi dugu modu batera edo bestera. Baina lehen zauriak hain isolatuta geundenean gertatu zirenez, oraindik ere nahasmen apur batekin eta zalantza batzuekin funtzionatzen dugu. Badirudi prest gaudela estutasunak jasateko, ezin ditugula aldatu sentitzen dugulako, inoiz ez baikara horretarako gai izan: iraganaren eta orainaren arteko nahasmen handia.

Orduan ezin izan genuen lortu. Ez genuen inolako aukerarik izan. Baldintzek ez zuten uzten. Hori ez zen gure porrota izan, ezta gure familiena ere. Baina orain, lehen egun haietatik bizi izan dugun nahasmena asaskatzea ahalbidetuko diguten baldintzetara hurbiltzen ari gara, eta haur berriak zauritzea saihestuko dute.

Tim Jackins

Nazioarteko Erreferentzia Pertsona

Artikuluaren jatorrizko izenburua:
“How Connected Can Humans Be?”
Present Time-n argitaratuta:
210. zk., 2023ko urtarrila

Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi

Euskal Herria


Last modified: 2024-05-01 18:33:08+00