News flash

WEBINARS

Working Together to End Sexual Exploitation and Male Domination of Women
Saturday, November 16
Teresa Enrico &
Joel Nogic

COP29 Report Back
Sunday, November 24
Janet Kabue
Iliria Unzueta
Teresa Enrico

 

“Buru osasun” zapalketa eta askapena

“Buru osasun” zapalketa ezkutaturik dago. Jende gehienak ez du ikusten zapalketa gisa, eta ez du horretaz hitz egiten.

"Buru osasun" zapalketak gainerako zapalketa guztiak bere lekuan mantentzen ditu, ezarritako roletatik irtetea onartezina bihurtuz. "Normaltasunetik" argi eta garbi desbideratzen diren pertsonak ospitale psikiatrikoetan sartzen dituzte sarri, eta pertsona bati gerta dakiokeenaren adibide gisa erabiltzen dira. Esaterako, pertsona bat haserre badago eta ezin baditu sentimenduak ezkutatu, psikiatrikoan sar dezakete.

Zapalketak beldurtu egiten ditu pertsonak, gizarteak haiengandik espero dituen roletara egokitu daitezen, eta isilik, sorgortuta eta pasibo uzten ditu sarri. Jendeak "normala" ez izateko edo "burua galtzeko" beldur gutxiago izango balu, maizago aurre egingo lioke gizarte zapaltzaileari, eta zapalketan eta mozkinetan oinarritzen ez den gizarte arrazional baten alde borrokatuko litzateke, giza loraldian oinarritzen den gizarte baten alde hain zuzen.

“Buruko gaixotasuna” dutenek ez daukate "burua galduta"; oro har, "harrapatuta" daude estutasun astunetan. Larriki zaurituak izan dira, gehienetan zapalketaren ondorioz, eta ez diete lagundu zauriak sendatzen. (Horietako asko hiru talde zapaldu edo gehiagoetakoak dira.) Oso medikatuta ez baleude ("buru osasun" sisteman gertatzen den bezala), baizik eta pazientziaz, arretaz eta behar den denboran entzunak izaten balira, nola zauritu zituzten erakutsiko lukete. Eta gai izango lirateke emozioak askatzeko eta zaurietatik sendatzeko. Erabateko sendakuntzak botika psikiatrikoak uztea eskatuko luke ziurrenik, eta sendatzeak denbora asko behar izan dezake, baina argi geratuko litzateke gainerako guztiak bezalakoak direla drogen eta estutasunen azpitik.

“Buruko gaixotasuna” dutenek ezer txarrik ez daukatela uler badezakegu, inork ezer txarrik ez daukala ere uler dezakegu; baita, esate baterako, norbaitek besteen iritzien oso bestelakoak dituenean edo modu ezohikoan jokatzen duenean ere.

Botika psikiatrikoek ezin dute inor sendatu, alderantziz, pertsonak minduak izan diren moduak estali egiten dituzte, sendatze-prozesu naturala oztopatzen dute,  pertsonak sorgortuta mantentzen dituzte eta pertsonen gorpuak ere kaltetzen dituzte. Gaixotasun fisikoak eragin ditzakete, diszinesia berantiarra adibidez. Batez beste, besteak baino askoz gazteago hiltzen dira “buruko gaixotasuna” duten pertsonak eta baita botika psikiatrikoak hartzen dituztenak ere. 

Zer da “buru osasun” askapena? “Buru osasun” zapalketa deuseztatzeko mugimendua da.

"Buru osasun" zapalketa deuseztatzeak aldaketa positibo asko ekarriko lituzke. Pertsonak askeagoak izango lirateke benetako beraiek izateko, loratzeko; eta, horri esker, askapen mugimenduetan eta justizia klimatikoaren aldeko mugimenduan errazago sartuko lirateke. Denak biziago egongo lirateke. Denok dibertituko ginateke.

"Buru osasun" sistema benetan erabilgarria izatera pasako litzateke, non jendea modu naturalean sendatuko litzatekeen, elkarri entzutea trukatuz eta emozioak askatuz. “Buruko gaixotasunak” dituztenek eta "buru osasuneko" langileek elkarrekin lan egingo lukete, guztiontzat egokia izango litzatekeen sistema sortzeko.

 

Janet Foner
“Buru Osasun” Askapenerako 
Nazioarteko Erreferentzia Pertsona
New Cumberland, Pennsylvania, AEB
(Janet 2019ko uztailaren 24an hil zen)
Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi


Last modified: 2024-05-01 18:33:08+00