Larrialdia eta aukera berriak

Tim Jackinsen1 hitzaldia Mendebaldeko Kostaldean
Lurralde Erreferentzia Pertsonen Lantegia, 2019ko Ekainean

Jendeak aurkitu zuen nola bizi elkarrekin hainbat modutan. Eta gertatu zen –ziurrenik lanaren banaketarengatik eta beste gauza batzuengatik ere– jende gehiagok irauten zuela bizirik talde handiagoak elkarrekin bizitzen zirenean. Beraz, elkartzeko eta gizarteak osatzeko joera izan dugu.

Elkartu ondoren, estutasun-moldeak eta haien izaera kutsakorra gehiago zabaldu ziren. Ondorioz, jende eta molde berberekin egiten zuten topo behin eta berriz. Halako batean, gizarte zapaltzaileak garatu egin ziren, eta estutasunak eguneroko bizitzaren parte bihurtu.

Beti egon dira gizarte zapaltzaileak, jende-masa kritiko bat batu zenetik. Inoiz ez dugu jakingo zehazki nola gertatu zen, baina argi dago hala izan zela, behin eta berriz gertatu baitzen leku ezberdinetan (bertsio ezberdinekin leku ezberdinetan). Eta zapalketa egonda ere, pertsona gehiagok bizirik irauten zuen gizarteetan, bakarrik bizi zirenean baino.

Beraz, gizarteak kolokan jartzen dira, jende gehiago bizi dadin lan egiten dutelako. Ez dira adimentsuak. Zurruntasun asko dute euren baitan, eta, horren ondorioz, esplotaziorako joerarekin garatzen dira.

Gizarteetan dauden estutasunezko irrazionaltasunek bultzatzen dituzte aldaketak, eta gauzak hain irrazionalki aldatzen direnez, uneren batean, gizarte baten egiturak ez dira bideragarriak izaten. Orduan, jendeak gizarte berri bat osatzen du zaharraren kolapsoaren erdian. Baina estutasunek, zurruntasunek, hor diraute, eta gizarteak zapalketa eta esplotazio modu desberdinak izaten ditu azkenean. Hainbat aldiz igaro gara horretatik munduko hainbat lekutan.

Gizarte bakoitzaren historian, jendea saiatu da erreformak egiten, hain zurruna izan ez dadin, hain zapaltzailea, eta kolapsorako joera gutxiago izango duena. Gizarte-segurantza Ameriketako Estatu Batuetako sistema luzatzeko saiakera baten ondorioa izan zen. Jende askorentzat onuragarria izan da, baina sistemaren arazoei ez die eman benetako irtenbiderik. Hemen, Estatu Batuetako sistemaren pean hazi ginen, eta gure gogamenak sistema zalantzan jarriko ez duten irtenbideak bilatzeko erabili izan ziren.

Badirudi orain, esamolde zahar bat erabiliz, gizartearen "barne kontraesanek" krisi batera bultzatu gaituztela. Molde zurrunek zokoratu egin gaituzte, eta gauzak hain dira suntsitzaileak, ezen agian ez baikara bizirik aterako. Gizarte egiturek ez ezik, guk geuk eta beste bizimodu askok ere ezingo dute iraun. Zurruntasuna dela eta, ez diogu jaramonik egin gure ekintzek munduan izan duten eraginari.

 

ZERBAIT BERRIA

Egungo egoeraren berritasun bat da mundu guztiari eragiten diola aldi berean. Inoiz ez dugu halakorik izan. Jendea saiatu da une ezberdinetan eta toki ezberdinetan aldaketa handiak gidatzen,  baina saiakera guztiak modu independentean izan dira, eta toki bakoitzak arazo independente eta desberdinak izan ditu. Oraindik arazo independente eta desberdinak dauden arren, arazo handi bat daukagu: gure eraginez, Amalurreko bizi-baldintzak okerragoak dira bizitza konplexuaren biziraupenerako. 

Nolabait, aukera berri bat da; zeren, lehen aldiz, oso modu ikusgarrian, guztion interesak bat datoz. Horrek ez du esan nahi arazoa mundu guztiak onartzen duenik. Zerbait handia aldatu behar den bakoitzean, jendearen ehuneko handi batek ezin du horretan pentsatu: oso beldurgarria da, oso birsubermagarria; beraz, aldaketak egin ez daitezen saiatzen dira. Horrek ez du eraginik baldintza objektiboetan, eta ez dago egoeraren aitorpen azkar eta unibertsalik. Beraz, eztabaida handia dago klima-larrialdiaren inguruan. Jada ez diogu jende askori entzuten existitzen ez dela esaten, baina jendeak ez du atzera begiratzen eta esan: "Oker nengoen". Estutasunarekiko borrokak hor jarraitzen du.

Zerbait gertatuko da. Arrazionaltasun nahikoarekin inplika al gaitezke horretan, zerbait erabilgarria eta ez hain esplotatzailea eta suntsitzailea gara dadin? Uste dut gizartea alda daitekeena baino azkarrago egin beharko direla ingurumenaren suntsiketa geldiarazteko behar diren aldaketak.  (Asmatzen ari naiz, noski, kaosaren hasiera horrela izango dela. Gauzak hain azkar alda daitezke aldatu behar dutenean, non oso azkar pentsatu beharko baitugu berriro).

 

EGINKIZUN BAT GURETZAT

Elkar-entzule gisa, pentsamendu malguen eta konponbide berri eta egokien iturri onenetakoa gara. Badugu prozedura bat gure gogamena hobeto funtzionatzea ahalbidetzen duena, erabiltzen dugun bakoitzean. Egunetik egunera, gauza berriak uler ditzakegu. Badakigu, baita ere, nola lagundu besteei  prozesu hori erabiltzen eta gauza berriak aurkitzen. Oso zeregin interesgarria dugu.

Klima-larrialdiarekin guztion interesak bat datoz. Gure zereginetako bat da jendeari ikusaraztea komunean duten interesa, estutasunak direla-eta nahasita daudenean: "ni" edo "nire" familia bizirik irauteko moduren bat dagoelako ilusioa dutenean; "guk" “guretzat”nahikoa baliabide pilatu ditugulako ilusioa. Neurri batean, ilusio hori etsipenean oinarritzen da: konponbiderik ez dagoen sentimenduan,  elkartzeko eta egungo baldintzen aurka borrokatzeko modurik ez dagoen sentimenduan. Kolapsorako obsesiboki prestatzen ari direnak (survivalists) "egin dezakedan onena" delakoan oinarritzen dira. Ez da beste pertsonen “aurkako” jarrera bat berez, baizik eta, etsita, itxaropenik gabe eta bakarrik daudela sentitzetik hartutako jarrera, hain zuzen.

Oso gauza baliagarriak dakizkigu. Eta nahikoa lan egin dugu horiek praktikan zer diren jakiteko. Ez dira soilik teorikoak. Baina oraindik lotsatiak izaten jarraitzen dugu, eta beraz, gutako askok oinarri teorikoan oinarrituta saiatzen gara dakiguna jakinarazten. EBren froga onena gu geu gara, bai noski. Izan ere lana egin dugu, ideiak erabili ditugu, eta zenbat eta gehiago utzi jendeak ikus gaitzaten, orduan eta gehiago ikusiko dute zer egin eta eduki dezaketen. EB praktikan ikustera iritsiko dira. Prozesua erabili duen gogamen bat ikusiko dute –haiekin konprometitu daitekeena, aurrez aurre begiratu diezaiekeena, haiekin benetan komunikatzen arituko balitz bezala–, haiei zerbait jakinarazi nahi diena. Uste dut hori dela EBk jakinarazten duena, beste ezer baino hobeto.

 

ASASKATZEAREN GARRANTZIA

Krisi honen aukera ere erabil dezakegu eginkizun bat betetzeko mundua aldatzeko konpromisoa duten pertsonekin, dagoeneko horretan saiatzen ari direnekin. Guk gaur egun dakiguna behar dute. Funtzionatzen saiatzen ari dira, perspektiba pixka bat behar dute eta ulertzea zergatik den zaila. Nahasmenaren, ezintasunaren eta bakardadearen aurka mugi daitekeen norbaiten eredua behar dute; izan ere, beti aurre egin beharko baitiete horiei. Pauso handia eman dute zerbait aldatzen saiatzeko. Baina gauza zail askoren ondoren, edo nahiko denbora pasatu ondoren, ezin dira hor bazterrean geratu. Birsubermadurak ahuldu egiten ditu. Aurrera egin nahi eta esperantza eduki nahi duen jendea gurekin izatea kontraesan ona da [estutasunarentzat]. Baina kontraesanak asaskatu gabe denboraldi bat baino ez du irauten. Hori ulertzen dugu. Horren berri eman dezakegu. Eta gauzak antola ditzakegu, jendea asaskatze prozesua erabiltzen has dadin.

Klimari lotutako erakunde batzuek EBren printzipioak eta perspektibak barneratzen dituzte, EBri buruz zerbait zekiten pertsona batzuk hasieratik inplikatu zirelako haiekin. Perspektibak ezarri ziren, eta jendeak jarraitu ahal izan zituen taldearen funtzionamenduan egon ziren aldeak ikusteko adina. Hori baliagarria eta garrantzitsua da, baina borroka gehiegi luzatzen bada ez da nahikoa izango. Ahalegin handiak, itxaropentsuak eta lagungarriak egon dira aurretik, baina ahuldu eta agortu egin dira. Jendeak ezin dio eutsi bere estutasunei betiko, asaskatzen ez badu. Gure lana da baldintzak sortzea asaskatzea gerta dadin. Adibidez, jendeak sarri hitz egiten du gauzei buruz, informazioa jasotzen du, eta ireki egiten da asaskaldia gertatzen uzten eta bultzatzen dugunean.

 

GURETZAKO AUKERAK

Beharrezko aldaketak egiten aritzea ona izango da guretzat ere, norbanako gisa. Horrela joango gara txiki, bakarrik eta babesgabe sentiarazten gaituzten estutasunen aurka, eta praktikan zerbait egin dezakegula erakutsiko diogu geure buruari. Gure bizitzari garrantzia kentzen dioten gertakariei aurre egiteko aukera asko daude.

Gure estutasunei aurre egin diegu eta bizitza on bat eraiki dugu, baina borroka handia izan da, eta badaude gauza batzuk gainditu ezin izan ditugunak (sendatu gabe daudenak) eta oraindik egin ezin ditugunak (eta horiengatik, hutsegitez, errudun sentitzen gara sarri). Orain, badaude estutasun grabazioak erronkatzeko moduak, grabazioak instalatu zirenean existitzen ez zirenak. Aukera berriak ditugu gure onerako.

 

EB ERKIDEGOARENTZAKO AUKERAK

Gainera, EB Erkidegoak orain arte hasi diren modutik ezberdin hazi beharra daukate. Borroka pixka bat egin dugu hazteko. Oro har, EB eskaini dugu jendeak bizitza indibidual hobeak izateko modu gisa, eta hori egin dugu guztion isolamendu eta porrot goiztiarren sakontasunaz jabetu gabe. Klima-larrialdiak aukera ematen digu dakiguna testuinguru askoz zabalago batean aurkezteko, eta jendearen isolamendu eta porrot grabaketak hasieratik erronkatzen dituen ikuspegi batekin.

 

 


Last modified: 2024-05-01 18:33:08+00