Haurrekin hitz egitea gertakari tragikoei buruz

Haur asko (eta bi heldu) hil dira duela gutxi Estatu Batuetako lehen hezkuntzako eskola batean izandako tiroketan. Jarraian, gauza zailak gertatzen direnean haurrekin hitz egiteko moduari buruzko gogoeta batzuk azalduko dira. Patty Wipfler, Gurasoen Askapenerako Nazioarteko Erreferentzia Pertsona oiaren idazkietan oinarritzen dira gogoeta horiek.

1. Ez dago arrazoirik gazteak gure gizarte zapaltzaileetan albiste deitzen denaren eraginpean egoteko. Gazteak beldurtzen ditu (baita helduak ere) eta munduaren irudi desitxuratua eta estutasunezkoa ematen die. Eduki zure semea urrun telebistatik, irratitik, Internetetik eta egunkarietatik, gauza beldurgarriak jasan baititzakete.

2. Egin berri txarrei buruzko saioak. Denok gaude jota. Ona da beste helduengandik hurbil egotea eta gauza zailen gainean asaskatzea. Telebista ikustera eta gertaera izugarri baten xehetasun guztien berri izatera eramana sentitzen bazara, saio bat behar duzun seinale da. Saio laburra egin, ez baduzu sentitzen beharrik ere. Negar, barre edo dar-dar egin. Deitu beste guraso batzuei eta konektatu haiekin.

3. Eskola-adineko semearekin gertakari tragiko bati buruz hitz egin dezakezu, kultura orokorrean aurkitu aurretik. Labur hitz egin dezakezu horretaz, xehetasun grafikorik gabe eta maitasunez eta konexioz. Zure semearengandik hurbil egon zaitezke eta gertatutakoagatik triste zaudela esan. Ez duzu berriemaile urrun eta “objektiboa” izan behar.

4. EBko oinarrizko teoria irakats diezaiokezu edozein adinetako gazte bati. Egunero egin dezakezu, zerbait tragikoa gertatzen denean hartaz hitz egiteaz gain. Haurra hazi eta galdera gehiago egin ahala, errealitatearen irudi zehatzagoa eman diezaiokezu.

EBn munduari buruz daukagun ikuspegi onbera partekatu dezakezu. Gauza gogorrak gertatzen badira ere, maitasun, zaintza eta ausartasun ekintza gehiago gertatzen dira mundu osoan denbora guztian. Giza ontasunari eta estutasun moldeei buruz azalpenak eman ditzakezu, pertsonak nola sendatzen diren estutasunetatik, nola funtzionatzen duten estutasun-grabaketak pertsonek sendatzeko aukerarik izan ez dutenean, eta azal ditzakezu askapena eta zapalkuntza. Azal dezakezu norbaitek zerbait mingarria egiten duenean, zauritua izan zelako eta horrekin bakarrik geratu zelako dela.

5. Zure seme-alabak lasaitu ditzakezu esanez heldu asko saiatzen ari direla gauzak konpontzen, pertsonarik, pertsona-talderik edo herrialderik kaltetu ez dadin. Esan diezaiokezue pertsona eta kultura bakoitza preziatuak eta maitagarriak direla; gure gizarteak eboluzionatu egiten direla denborarekin; eta gure adimena erabiliz ardura har dezakegula eta prozesua gidatu.

Zure seme-alabek esaten diozuna erabiliko eta beren esperientzia propioa erabiliko dute errealitatearen irudi propioa eraikitzeko. Zuk lagundu behar diezu prozesu horretan.

6. Komunitateak eta harremanak lasaigarriak dira guztientzat. Eraiki komunitate bat zure eta zure familiaren inguruan. Egin lagun asko zure familiakoak ez diren kultura-, arraza- eta klasejatorriko pertsonekin. Jatorri bereko pertsonekin ere egin lagunak.

7. Aurre egin inpotentziari. Zure seme-alabek pentsa dezatela zer egin lezaketen beren familiak gauzak hobetzeko. Gauza horiek familia giza egin. Idatz ezazu gutun bat, joan zaitez gaubeila batera, boluntarioa izan zaitez, joan protesta batera edo sinatu eskaera bat zure seme-alabekin. Horrek ikuspegi itxaropentsua emango die, eta adoregabetasun- eta ezintasun-sentimenduen aurka egingo du.

Arrazakeriari, klasismoari, antisemitismoari, sexismoari, gazteen zapalkuntzari, homofobiari, ezinduen zapalkuntzari, ingurumenari egindako kalteari eta beste zapalkuntza eta bidegabekeriei aurre egiteko jokabide-eredu izan.

8. Zure seme-alabak ohartzen direnean beste pertsona batzuen sentimenduez gertaera tragiko bategatik, emaiezu denbora berezi gehiago. Zure maitasuna eta hurbiltasuna sentitu behar dute asaskatzeko. Kontaktu handiko joko aktibo eta neurrigabeak barre egiten lagunduko die. Barreak sentimendurik astunenak ateratzeko eta asaskatzeko oinarriak ezartzen ditu.

Ez harritu zure seme-alabek saio handiak izaten badituzte (ziurrenik ez dira izango denbora berezian zehar) garrantzi gutxiko gauzei buruz, gertaera tragikoan lan egiteko aitzakiak baitira. Ez aipatu ezer gertaera tragikoari buruz garrantzi gutxiko gauzei buruz saioa egiten ari direnenean. Aitzitik, entzun esaten dutena eta jarraitu beren pentsamenduari.

9. Gogoratu guraso ona zarela. Baloratu egiten duzun lan garrantzitsua. Ez daukazu dena perfektu egin beharrik.

Marya Axner

Gurasoen Askapenerako Nazioarteko Erreferentzia Pertsona Somerville, Massachusetts, AEB

Gurasoen erakusleendako EBko e-posta bidezko eztabaidazerrendatik berrinprimatua

Artikuluaren jatorrizko izenburua: “Talking to Children about Tragic Events” Present Time-n argitaratuta: 208. zk., 2022ko uztaila Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi Euskal Herria


Last modified: 2022-12-15 23:04:55+00