Tresna askatzaile honen beharra dugu

EBlariekin lehenengo harremana 2001eko Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazio Batuen Topaketan izan nuen, Durban-en (Hego Afrika). Mira eginda geratu nintzen EB lantegi batean parte hartu ostean sentitu nuen eraldaketarekin, barne iraultzarekin.

Txandaka entzuten lehendabizi probatu nuenez geroztik ezin izan nuen gorde sentitu izan nuena, eta banekien nire herrialdeak eta nire herriak behar zuela teoria askatzaile hau. Nigeriara itzulita, EBko Nazioarteko Erreferentzi Pertsona Tim Jackins-i idatzi nion eskertzeko EB denontzat erabilgarri egitegatik eta adierazteko nahi nukeela EB nire herrian zabaldu.

Nire eskaera onartu zen eta 2002ko otsailean Afrikako Lurraldeko Erreferentzia Pertsona Nigeriara etorri zen hastapeneko lantegi bat egiteko. Orduz geroztik, hogeita hamalau Erkidego baino gehiago sortu dira Nigerian barna, eta beste batzuk ere Mendebaldeko Afrikan, guztira berrogeita hamalau Erkidego, non arraza eta jatorri guztietako lagunak aritzen diren.

Nigeriako eta Mendebaldeko Afrikako nire EB Lurraldeak behar du tresna askatzaile hau. Haren beharra dugu gure adimen osoa berreskuratzeko, gizaki guztiekin harreman ona izateko eta jakitun izateko gizaki oro ona dela.

Ez dugu gizaki bat ere etsai, asaskatu gabeko zauriak baizik. Zapalkuntzak eta beste tratu txar batzuek eragindako minak dira pertsonon jokabide irrazionalen iturria. EBk gainontzekoak maitatzen eta inor ez epaitzen edo gaitzesten erakusten digu. Onak eta adimentsuak gara denok. Elkar Entzutearen bidezko Berrebaluatzea iraultzailea da.

Estimu handiz,

Chioma Okonkwo

Nigeria eta Afrika Mendebaldeko

Lurraldeko Erreferentzia Pertsona

Lagos, Nigeria

 

Artikuluaren jatorrizko izenburua:
“We Need This Liberating Tool”

Present Time-n argitaratuta: 205. zk., 2021eko urria

Itzulpena: Iñaki Kasares

Euskal Herria


Last modified: 2023-04-15 09:24:12+00