ARRETA EMAN

Entzule izateaz asko daukagu ikasteko. Etengabe ari gara gehiago ikasten... Hala ere, beharbada, partaidearengan arreta jartzean datza ondo entzutearen ehuneko laurogeita hamar. Hortik hasten gara, eta horrek jarraitzen du izaten elkarri entzutearen erremintarik boteretsuena, eta oinarri horri beste teknika guztiak gehitzen zaizkio.

Arreta jartzea entzute hutsa baino zerbait gehiago da; baina entzun, entzun egin behar dugu, eta arretaz entzun. Gure begiek eta gure begiradak erabilgarri egon behar dute partaideak konexioa egin ahal izan dezan gure begiak bilatzen dituenean. Partaidearengan pentsatu behar dugu, zer egiten ari den eta zer sentitzen ari den, partaidearen ikuspegitik, bere helburuak gogamenean ditugula, ez geure ikuspuntutik edo geure ber-subermaduratik. Partaidearekin kontaktu fisikoan baldin bagaude, ohartu egiten gara eta erreakzionatu egiten dugu giharren tonuan, jarreran eta tenperaturan izaten dituen aldaketen aurrean.

Itxaropena izan behar dugu arreta ematen dugunean. Partaideak erantzun azkarra emango duen, asaskatzen hasiko den, norabide bat hartuko edo mantenduko duen itxaropena baldin badugu, errazago egingo du. Partaideak behar den erantzuna emateko gaitasuna izango duen itxaropena edukitzea oso lagungarri izango du egin beharrekoa egiteko.

Emaiozu arreta pozik. Partaidea, oro har, sentimendu negatiboz beteta egoten da. Berarekin egoteak sortzen digun pozak, aurpegiera eta ahots doinuaren bidez adierazita, kontraesana ematen dio estutasunari eta euskarria gizakiari. Hori garrantzitsuagoa da partaideak, itxura batean, entzulearen aurkako jarrera erasokorra erakusten duenean. (Erabakigarria da, era berean, estutasunak dituzten pertsonekin, elkarri entzuteko egoera hain garbia ez den egoera batean). Entzulearen pozak, jarrera erasokorraren aurrean bizirik jarraitzen duelarik, erabateko nahasmenera eramango du moldea.

Gure poza zeharo justifikatuta dago, bai horixe. Poza eragiten diguna ez da moldea, moldearen biktimak baizik, gizakia: unibertsoak garatu duen izaki konplexu eta dotoreena, guk dakigula. Estutasun-moldeari egotzi behar diogu itxurazko edozein irain, arrazoi guztiarekin, eta pertsonarengan mantendu gure poza, horrela asko handituko da gure eraginkortasuna entzule gisa.

Kanpotik behin eta berriz ekiteak behera botako du moldearen erresistentzia tenkatua eta urtu egingo du: azkar, bizi eta behin eta berriz “berriro” esatea, partaidearen ahotsak asaskatzearen hurbiltasuna adierazten duenean.

Horretan etengabe jarraitzeak ahalbidetuko du estutasuna sakon asaskatzea, erabat garbitzea. Berrogeita hamazazpi aldiz esan eta gero, beharrezkoa da “ beste behin esango dugu” esatea, edo bestela partaideak eszena uzteko bulkada izango du, oraindik gelditzen zaion estutasuna dela-eta, borroka zeharo irabazi baino lehen.

Ekin eta ekin, iraunkortasunez, itxaropenarekin eta pozez, pazientziarekin eta konfiantzaz emango diogu arreta beroa eta interesduna gizaki bikain horri, gure partaideari, eta ikusiko dugu nola asaskatzearen eta berrebaluatzearen bidezko suspertze eta sendatze prozesuek eragingo dioten erabateko loratzea, guretzat ere zain dagoena.


[*] Harvey Jackins izan zen EB Erkidegoen fundatzailea eta lehenengo Nazioarteko Erreferentzia Pertsona.

Harvey Jackins[*]

  1. orrialdetik 179. orrialdera “Keep in Touch with

    the Basics of Counseling,” in The Upward Trend

- - - -


Last modified: 2019-11-14 01:57:08+00