News flash

WEBINARS

Working Together to End Sexual Exploitation and Male Domination of Women
Saturday, November 16
Teresa Enrico &
Joel Nogic


Sustaining All Life
@NYC Climate Week
Photo Gallery

 

Zergatik EB Erkidegook ematen diogun lehentasuna klima-aldaketari aurre egiteari

Estutasun grabaketak dira oztopo handiena gizarteko arazo guztiak konpontzeko. Beraz, EBlari gisa dakiguna dela eta, rol erabakigarria joka dezakegu gizateriak aurrez aurre dituen arazoak konpontzen. Klima-aldaketa da horietako arazo bat.

Klima aldaketak eskatzen du ondo pentsatzea berehalako baten eta ekintza eraginkorra. Gure gizarteak, hurrengo 5 eta 15 urteen tartean, berotegi-efektuko gas (BEG) isuriak nabarmen murrizten ez baditu, mundu-mailako klima-aldaketa suntsigarria gertatzeko arrisku handia dago. (Dagoeneko klima-aldaketak ondorio kaltegarriak eragin ditu leku askotan). Gizateriak aurrez aurre dituen beste arazo batzuk ikaragarri kaltegarriak badira ere, bakar batek ere (gerra nuklearra* izan ezik) ez dakar berehalako eta tamaina handiko mehatxua gizakientzat eta beste bizitza-mota guztientzat.

Indigena, txiro eta arrazakeriak jotako jendeak ingurumenaren hondamendiaren ondorio txarrenetakoak pairatu ditu. Izan ere, klima-aldaketak talde zapaldu guztiengan izan du eragina eta euren zapalketarekin korapilatu da. Zapalketa guztiak deuseztatzea gure lanaren zati garrantzitsua da ingurumenaren suntsiketarekin amaitzeko. Eta klima-aldaketari aurre egitea ikusi behar dugu borroka horietako bakoitzaren zati garrantzitsu gisa. Elkartuta, gelditu eta leheneratu dezakegu klima-aldaketa.

KLIMA-ALDAKETA GERTATZEN ARI DA, ETA GIZA JARDUERAK ERAGITEN DUELAKO FROGA UKAEZINAK DAUDE

Lurra berotzen ari da BEG isurien pilaketa handitzen ari delako, seinak Lurraren inguruan tapaki bat osatu duen. Isuri horietatik arriskutsuena karbono dioxidoa (CO2) da, nahiz eta beste isuri eta substantzia batzuk (metanoa, nitrogeno oxidoa, ikatz beltza) ere arriskutsuak diren eta elkarrekin CO2 -ak berotzen duenaren %50era iristen diren. 1 2

Neurketa zientifikoek erakusten dute BEGren igoera erregai fosilak erretzetik datorrela, batez ere. Zientzialariek neurtu dute, urteetan, atmosferan dagoen CO2 maila Antartikako izotza zulatuta. Datu horiek erakusten digute azkenengo 800.000 urtean CO2 -aren batez besteko maila 180 eta 260 milioiko partetan (ppm) egon dela, eta izotz-aroen tartean 300 ppm-tara iritsi zela. 1750ean, iraultza industrialaren hasieran (gizakia erregai fosilak kopuru handietan erabiltzen hasi zenean), atmosferako CO2 -a 278 ppm-tan zegoen. 2016an 405 ppm-tara 3 iritsi zen. Gizakiek sortutako CO2 isurien gehiena (%80) fosilak (ikatza, petrolioa, gasa) erretzetik dator. Beste iturri garrantzitsu batzuk dira nekazaritza industriala eta deforestazioa (%20).4

Planeta 1 0C baino gehiago berotu da denbora tarte berean. Tenperatura horren igoeraren erdia aurreko 35 urtean gertatu zen.5 (17 urte beroenetatik 16 izan dira 2000. urtetik aurrera; eta urte beroenen marka jarri zuten hauetako urte bakoitzak: 2014ak, 2015ak eta 2016ak).6

Klima-aldaketak eragindako kaltea erreala da dagoeneko munduko hainbat lekutan. Klima-aldaketak eragiten ditu: (a) lehorteak eta uzta galtzeak (tenperaturaren igoerak esan nahi du euri gutxiago, eta urteko sasoi ezegokietan egitea euria), (b) eguraldiaren gertaera larriak eta, ondorioz, habitataren kalteak eta uholdeak (atmosfera beroagoak ur gehiago izaten du eta ekaitz gogorragoak sortzen ditu), (c) itsas mailaren igoerak kostaldea erosionatu eta nekazaritza-lurrak gazitzen ditu (gatzaren bidezko suntsipena), (d) ozeanoen azidotze-maila handitzea (itsasoko ekosistemak kaltetzen ditu), (e) suteak eta (f) gaixotasun eta izurriteen gehikuntza (tenperatura beroagoak gaixotasun bektoreen ugalketa bultzatzen du, esaterako eltxoak, izurriteak eta euren habitataren hedapena). Tenperatura globala igo ahala, arazo horien kopurua eta intentsitatea biderkatu egingo da. 7

Klima-aldaketa horiek leheneratu egin daitezke. Erregai fosiletatik aldentzeko trantsizio azkar bat eginda, kontsumoa murriztuta eta gure dieta eta nekazaritza-praktika aldatuta –denak helburu bideragarriak– leheneratu daitezke klima-aldaketak.

KLIMA-ALDAKETAK NEURRIGABE ERAGITEN DIE LEHENENGO LERROAN DAUDEN NAZIO ETA ERKIDEGOEI

Klima-aldaketaren ondorio gogorrenak jasaten ditu txirotasunean bizi den jendeak (batez ere, gehiengo globaleko eta indigena jendeak, aspalditik genozidioaren, inperialismoaren eta kolonialismoaren jomugan dauden nazioetakoak: “Lehenengo Lerroko Nazioak” deituak). Gaur egun, ehunka milioika pertsona klima-aldaketak eragindako ondorioen erdian ari dira borrokatzen, esaterako, janari eta ur eskasia, izugarrizko ekaitzak eta lekualdaketak.8 Mundu Osasun Erakundearen arabera, 150.000 pertsona hiltzen dira urtero klima-aldaketaren ondorioz.9

Klimarekin lotutako hondamendien maiztasuna hirukoiztea aurreikusten da 2009tik 2030era bitartean. Indar bereko hondamendiak 12 eta 45 aldiz jende gehiago hiltzen ditu nazio txiroetan aberatsetan baino.10 Aurreikusi dute, 2080rako, Afrikan, Asia Hegoaldean eta Erdialdeko Amerikan nekazaritzako produktibitatearen beherakada %15 eta %30 bitartekoa izango dela.11

Txiro jendeari modu neurrigabean eragiten dio, ez bakarrik klimaren eraso bortitzen aurrean babesik gabe egoten delako edo zaurgarriago delako maiz, baita baliabide gutxiago  daukalako eta laguntza gutxiago jasotzen duelako familiarengandik, komunitatetik, finantza-sistematik eta gizarte-segurantza saretik ondorioak saihesteko, aurre egiteko eta egokitzeko. Klima-aldaketak areagotu egingo ditu eraso bortitz eta tentsio horiek, eta 100 milioi pertsona baino gehiago behartuko du izugarrizko txirotasunera 2030erako.12

Populazio eta nazio zaurgarri horietan posible da klima-aldaketaren eragina arintzea, baina ekintzak beharrezkoak dira berandu baino lehen.

KLIMA-ALDAKETAREN ONDORIOAK AREAGOTZEN ARI DIRA

Honako ondorio bakoitza areagotzen ari da denbora pasa ahala. Tenperaturaren igoerak Artikoko izotz-itsasoa %40 murriztu du 1978tik. Izotzaren batez besteko galera, urteko, 134.000 bilioi tonakoa izan da Antartikan eta 287.000 bilioi tonakoa Groenlandian. Itsasoa, orain, batez beste 33 mm igotzen da 10 urtean,13 eta 2100. urterako aurreikuspena da 0,8 m eta 2 m artean igoko dela.14

Planetaren tenperatura igoeraren %90 ozeanoek xurgatzen dute. Horrek ozeanoaren tenperatura eta itsasoaren maila igo eta arriskuan jartzen ditu kostaldeko biztanleak eta itsasoko ekosistemak. Ozeanoek COisurien %33 xurgatzen dute, eta horrek azidotu egiten ditu; eta, gainera, ekosistemak arriskuan jarri.15

Klima-aldaketak migrazioa eragiten du. 2050erako aurreikusita dagoen 2 oC-ko igoerarekin, zientzialariek uste dute 200 milioi errefuxiatu mugituko direla urtero, eta migrazioarekin batera, sufrimendua eta giza-trafikoa datoz.16

Ez da beranduegi ondorio horiek leheneratzeko. Karbono isuria murriztuz, planetak, denborarekin, berotzeari utzi egingo dio eta poliki-poliki leheneratu egingo da. Izotz geruzak lehengoratuko dira, ozeanoaren tenperaturak behera egingo du eta eguraldi ereduak egonkortu egingo dira.

ZER EGIN DEZAKEGU ETA ZER EGIN BEHAR DUGU: GELDITU ISURIAK TENPERATURAREN IGOERA MUGATZEKO

Tenperaturaren igoerari 2 oC-ren oso azpitik eutsi behar zaio (nahiago genuke 1,5 oC) mundu-mailako klima-aldaketa gogorrena eta bizitza arriskuan jarriko lukeena saihesteko. (Ia ahobatezko adostasuna dago puntu horretan zientzialari17 eta nazioarteko18 komunitateen artean). Klima-aldaketari buruzko Nazioarteko Panelak (IPCC ingelesez) dio oso litekeena dela tenperatura 3,7 oC eta 4,8 oC bitartean igotzea 2100. urterako, isuriak murrizteko neurri ausartak hartzen ez baditugu.19

BEG isurien murrizketa nabarmenak egin behar dira hurrengo 5 eta 15 urte bitartean, tenperaturaren igoerari 1,5 oC azpitik20 eusteko %50eko aukera izan dezagun. Horrek eskatzen du mendearen erdirako petroliorik ez erabiltzea, eta 353.000 milioi COtona baino gehiago ez isurtzea hemendik ordura bitartean.21 (Orain ekoizten ari diren ikatz mehategiak eta petrolio eta gas putzuek 942.000 milioi CO2 tona dituzte). Beste isuri batzuk ere nabarmen murriztu behar dira.22

Ia CO2 isuri guztiaren %60 munduko 6 ekonomia handienetatik datorkigu –Estatu Batuak, Txina, Errusia, India, Europako Batasuna eta Japonia– eta berehala murriztu behar dira. (Isuriaren %16 Estatu Batuetakoa da, eta bere populazioa mundukoaren %5 da).23 Nazio horietako bakoitzak (Errusia salbu) Pariseko akordioa sinatu eta BEG isuriak murrizteko konpromisoa hartu zuten. Hala ere, murrizketa gehiago behar da adierazitako helburuak betetzeko. (Jarraituko dute ahalegin antolatuak egiten Estatu Batuek alde egin ez dezaten Pariseko akordiotik).

Energia berriztagarriek erregai fosilen erabilera asko ordezka dezakete. Energia berriztagarrien kostua, gaur egun, erregai fosilen parekoa da, eta energia berriztagarrien garapen handia euskarritu beharra dago. Gaur egun energia guztiaren %80 erregai fosiletatik dator.24 Hala ere, energia iturri berrien eta berriztagarrien (eguzkitiarra, eolikoa eta hidraulikoa) erabilera igotzen ari da urtero.25

Karbonoaren eta metanoaren isurguneak –lurrean eta ozeanoan BEG isuriak xurgatu edo kontrolatzen dituzten ekosistema naturalak, batez ere landareak, oihanak, lurzoruak eta ozeanoa bera– erabakigarriak dira. Gaur egun, gizakiak sortutako isurien erdia baino gehiago ekosistema natural horiek xurgatzen dute eta isuriak atmosferatik at eduki. Ekosistema horiek babestu egin behar ditugu eta beste batzuk sortu: deforestazioa geldituta, milioika zuhaitz landatuta eta lurra leheneratuko duten nekazaritza-praktikak martxan jarrita, zeinak karbonoa askatu beharrean, lurrean itsatsiko duten.26

Lor daitezkeen helburuak dira horiek, orain ekiten badiogu. Asmo horrekin ari dira lanean antolakunde asko munduan zehar.

ZER EGIN BEHAR DUGU: ERAIKI MUNDU-MAILAKO MUGIMENDUA

Aldaketa erraldoiak beharrezkoak dira klima-aldaketarekin bukatzeko; eta arrakasta izateko, aldaketa eskatuko duen ehunka milioika pertsonak osatutako mugimendua behar dugu. Ezin dugu inor utzi kanpoan. Mugimendu horrek barnean hartu behar ditu arrazakeriarekin, genozidioarekin, txirotasunarekin, sexismoarekin eta gerrarekin bukatzeko mugimenduak. Baita beste hauek ere: langileen mugimendua, ikasleena eta gurasoena, eta antolakunde erlijiosoak eta laikoak –giza askapenaren, justiziaren eta ingurumenaren suntsipena deuseztatzearen alde lanean dabiltzan talde guztiak–.

Klima-aldaketak begi-bistan jartzen du etekina ateratzeko asmoa duen gizartearen jarduerak mundu osoan egindako kaltea, eta erakusten du denon onerako dela honelako gizarte baten alde lan egitea: bizitza-mota guztiei eutsiko diona, eta planetaren eta jendearen esplotazioa baztertuko duena.

Helburu hori mundu osoak onartzen du.

ZER EGIN BEHAR DUGU: KENDU ETEKINA GURE EKONOMIEN OINARRIETATIK

Gure sistema ekonomikoek hazkundea eta etekinak bultzatu dituzte, baina pertsonei, beste bizitza-motei eta Lurrari arreta asko eman gabe. Sistema ekonomikoek behartu egin dute jendea borrokatu behar izatera biziraungo badu. Zapalketa ezarri behar izan dute jendea elkarrengandik bananduta edukitzeko eta, beraz, elkartzeko gaitasunik gabe, aldaketaren alde lan egiteko. Klima-aldaketa erakusten ari da, modu berrietan eta inoiz ez bezala, sistemon izaera suntsigarria. Jendeak hain suntsigarriak diren sistema horiek ikusi eta aurre egiten dien heinean, ulertu egiten du planeta kaltetuko ez duen eta pertsonak euskarritu eta esplotatuko ez dituen sistema baten beharra. Sistema hori denon interesen alde dago, baita gaur egungo politika okerrak eta suntsitzaileak aurrera eramaten dituztenen alde ere (eta euren seme-alaben interesen alde ere bai).

Jende gehiago ari da zalantzan jartzen gure sistema ekonomikoa eta pertsonoi eta planetari eragiten digun esplotazioa.

ZER EGIN BEHAR DUGU: EUSKARRITU NAZIOARTEKO AHALEGINAK

Nazio Batuen Erakundeak lider rola jokatu du mundu-mailako klima-aldaketa bideratzen. Pariseko hitzarmena, 2016ko azaroan indarren jarritakoa, da mundu-mailako klima-aldaketaren lehen hitzarmena. Nazio sinatzaile bakoitzak konpromisoa hartu zuen isuriak murrizteko eta horien garapena jakinarazteko. Baina Pariseko hitzarmena ez da loteslea, eta agindutako murrizketa guztiak burutuko balira ere, 2,7 oC-ko gorakada ekarriko luke, eta hori hondamendia izango litzateke. Murrizketa gehiago beharrezkoak dira.27 Hala eta guztiz ere, klima-aldaketaren errealitatearen eta suntsiketarako joeraren aitorpen globala da hitzarmen hori, eta arazoa konpontzeko urrats garrantzitsua.

Nazio aberatsek daukate gaitasun gehien Lehen Lerroko Nazioei laguntzeko, klima-aldaketara egokitu daitezen eta energia berriztagarrietarako sarbidea izan dezaten. Nazio aberatsek duten aberastasunen zati handi baten iturburua da Lehen Lerroko Nazioen baliabideen ustiapena. Nazio Batuen Erakundeak 2011n ezarri zuen Klimarako Funts Berdea, nazio aberatsetatik urtean 100.000 milioi dolar biltzeko 2020ra arte, baina gaur arte 10.000 milioi dolar agindu dituzte.28 Funts handiak bildu behar dira eta garapenean dauden nazioei esleitu. Nazio horiek ez dute arazoa sortu eta ondorio kaltegarrienak pairatzen jarraituko dute.

ESTROPEZU EGITEN BADUGU

“Tenperatura globala, batez beste, 2 oC baino gehiago igotzen bada, ekosistemek eta ogibideek izango dituzten arriskuek gainditu egingo dituzte maila jasangarriak, eta litekeena da gizakiok bizi ezin izatea lehen abegikorrak ziren hainbat lurraldetan. Eguraldia baldintza gero eta aldakorragoak eta muturrekoagoak pairatu beharko dituzte ondorio oso kaltegarriekin, zeinak dagoeneko gertatzen ari diren aurrerapen zorrotz gisa. Gaur egungo berotze-mailarekin, 1 oC dagoeneko, klima-krisi atzeraezin batera amiltzen ari gara.”29

Nahiz eta egoera larria izan eta ondorio latzak saihetsezinak izan, ez da beranduegi joera aldatu eta klima-aldaketaren ondorio txarrenak saihesteko. Zenbat  eta lehenago hartu beharrezko neurriak, kalteak txikiagoak izango dira eta gu eta gure planeta azkarrago suspertuko gara.

ZER EGIN DEZAKEGU EBn

Gutako gehienok sorgortuta, beldurtuta eta axolagabe gaude klima-aldaketarekin. Abiapuntu bat da gure estutasunen azpian dauden min goiztiarrekin konektatzea eta asaskatzea (nahigabeak, beldurrak eta porrotak). Garrantzitsua da hori egitea klima-aldaketaren ardura hartu nahi badugu. Atzera joan gaitezke eta min goiztiar horiek asaskatu eta guregan, orainaldian, daukaten kontrolari aurre egin.

Ikas dezakegu eta irteera berriak aurkitu iraganean gizartea aldatzeko balio izan zuenetik. Elkartu gaitezke eta pentsatu gure gizarteak hartu beharreko bide berriaz. Sor ditzakegu baldintzak aldaketa gerta dadin. Antolatu eta ekintzak egin ditzakegu aurretik egin ez diren moduetan.

Garatu ditzakegu eta garatuko ditugun politika eta programa argiak guztion aldekoak direla ulertzeko modukoak izango dira. Gaur egun gizarteak duen joerari “ezetz” eraginkorra esateko adina pertsona antola dezakegu. Saiatuko gara gauzak egiten eta gure ahaleginetatik ikasten, gure programa garatzen dugun bitartean.

 Diane Shisk/Tim Jackins

Antzuolan, 2017ko Martxoa

Itzultzailea: Juan Gabriel Urriategi


Last modified: 2024-05-01 18:33:08+00