News flash

WEBINARS

Sustaining All Life
Report Back

Janet Kabue
Iliria Unzueta
Teresa Enrico
Saturday, Nov 29


AVAILABLE FOR SALE

Transformation
of Society

Present Time
October 2025
Print   PDF

Creativity #3
Print   PDF

Adinekoak eta Desgaitasunak


Orain dela gutxi, Zoomen bidez: “Adinekoak eta Desgaitasunak“ klasean parte hartu genuen, Marsha Saxtonek (Desgaitasuna Duten Pertsonentzako Nazioarteko Askapenerako Erreferentziazko Pertsona) eta Jerry Ann Yoderrek (Adinekoentzako Nazioarteko Askapenerako Erreferentziazko Pertsona) lideratu zuten klase hau.


Guretzat oso arratsalde berezia eta atsegina izan zen. Oso ona izan zen beste herrialde batzuetako beste Elkar-Entzule batzuekin harremanetan egotea. Berrogei lagunetik gora egon ginen klasean.


Aipamen berezia egin nahi diogu Marsha eta Jerry Annek hizkuntza zapalkuntzaren gaia jorratzeko erabili zuten abileziari, bai eta lehen hizkuntza ingelesa ez duten pertsona gisa gure nortasunarekiko izan zuten errespetuari ere. Gure EBko komunitateetan, Xabi Odriozola Hizkuntzen eta Itzulpenaren Nazioarteko Erreferentziako Pertsonaren lana fruituak ematen ari da.
Hasieratik, Marsha eta Jerry Annek lagundu ziguten klasean sartzen. Oso kontuan hartu gintuzten.


Klasearen gaiari dagokionez, guretzat oso kontu sentikorra da; izan ere, adineko pertsonok garen aldetik, gero eta gehiago jabetzen gara gizartean ditugun erronkez eta zailtasunez, eta bai, areagotu egin-egingo dira.


Marshak esan zuen talde askok denbora luzea daramatela oinarrizko eskubideak lortzeko borrokan, pertsona guztiak beren ezaugarri fisikoak alde batera utzita, gure gizarteetan diskriminatuta edo baztertuta senti ez daitezen. Desgaitasunei buruz sor daitezkeen erronkei aurre egiteko asaska gintezkeela ere esan zuen, dagoeneko sortu ez badira.


Azkenik, gure eguneroko bizitzan aurkitzen dugun desgaitasun-motaren bat duten pertsonekin nola erlazionatu pentsatu behar dugu, zeren eta batzuetan harremana ez baitzaigu erraza egiten eta ez baitakigu haiengana nola hurbildu.


Eskerrik asko, Marsha eta Jerry Ann, pertsonen adinekoen zapalkuntzarekin amaitzeko egin duzuen lan zoragarri eta garrantzitsuagatik.


English translation follows in next article.

Visi Boveda Urioste eta Fermín Porras

Barriga de Losa
 Gaztela eta Leon/Espainia


Adineko Pertsonen Liderrentzako EBko 
eztabaida-zerrendako posta elektronikoaren berrinprimatuta


(Present Time 205, October 2021)


Last modified: 2022-12-25 10:17:04+00