News flash

Download Tim Jackins talk: Boldly Working Together in New Ways (RC Teacher Update CD #62)

RC Fundamentals Classes offered online!

RC Webinars listing through May 2020

New Guidelines for Online Classes and other important messages from Tim during the COVID-19 pandemic

 New!  Sustaining All Life video library--short excerpts from SAL workshops. 

Euskal Herriaren Askapenerako Politik Zirriborroa

EUSKAL HERRIARI BURUZKO ERREALITATEA

“Euskal Herria” izenaz izendatzen den Herria Europa hego-mendebaldean dago, frantziar eta espainiar estatuen artean kokatzen den lurraldea dugu. Jatorrian gaur egun ikusten duguna baino lurralde zabalagoa zen. Historian zehar hainbat mugimendu inbaditzaileen zapalkuntzen azpian bizi izanak bere lurraldea murriztera eraman du; batez ere, estatu frantses eta espainiarren zapalkuntzaren eraginez, oraindik orain pairatzen duena. Lurralde horretan bizi izan den eta bizi den jende talde batek osatzen dugu Euskal Herria.

Bihotz handiko jendea izan da eta bada, zintzoa, adimentsua eta solidarioa, eta justiziarako sena eta ausardia nabarmenak ditu. Komunitate zentzu sakona garatu du, lurrarekin lotura sendoa, kultura paregabea eta aberatsa, eta dozenaka mila urte dituen hizkuntza bati gaur arte eutsi izan dio.

Bere existentzian zehar, ekarpen interesgarriak egin dizkio munduari eta gainerako gizakiekin armonian eta berdintasunean bizitzeko gogo irmoa adierazi du.Bere nahia da gizaki guztiok osatzen dugun familia handia planeta garbi, justu, oparo eta baketsu batean bizitzea. Horretarako lan egin dugu beti gure lekutik.

BERTAKO EUSKAL JENDEA

Bertako euskal jendea duela 30.000 urte baino lehenagotik bizi izan da lur honetan. Lur honetako jatorrizkoak dira beren ondorengoekin batera. Antzinako sinesmen sistema baten jabe izan dira; honek pertsonen, lurraren, izaki bizidunen eta unibertsoaren arteko harremanaren sakona azpimarratzen du. Egun, sinesmen sistema horren adierazpenak beren kulturaren hainbat elementutan aurki daitezke. Amalurra-rengandik eta beronen baliabideetatik bizi izan dira oro har eta, era berean, garai berrietara egokitzen jakin dute, Amalurra lantzen eta berau eta bere izakiak zaintzen jarraitzen duten bitartean.

EUSKAL JENDEA, EZ BERTAKOA

Bertako euskal jendearen ondoan euskal jende asko ere egon da. Beren sustraiak beste toki batzuetakoak ziren baina bertan finkatu eta bertakoekin bizi izan dira historian zehar. Hemen bizi, lan egin eta ondorengoak izan dituzte, beren artean edota bertakoekin. Beraien artean batzuk lur hau, bertako jendea eta kultura errespetatzen eta maitatzen jakin izan dute eta euskalduntzat jotzen euren burua. Euskal bertakoek ongietorria eman eta ematen diete denei eta euskaldun izateko beren erabakia harrotasunez sentitzen dute. Baita eskertu ere, bertakoentzat eta hauen bizitzan euskarri-korrontea izan direlako.

Ondorioz, ondorengo batzuek bi jatorriak aurkezten dituzte: euskal bertakoena eta euskal jendearena. Gonbidatzen zaie bi jatorriak aldarrikatzera eta direnak direlako bi norizanetan harro sentitzera.

EUSKAL HERRIAREN AURKAKO ZAPALKUNTZA ETA BERE ONDORIO BATZUK

Gaur egun estatu espainolak eta frantsesak okupatzen dute Herri hau, euren estatuen zati bailiran aldarrikatzen, eta horrela deitzen dute. Frantzia ipar aldetik eta Espainia hego aldetik. Euskal Herria euren estatuko zati dela iritzita (edo frantses estatua edo espainiar estatua) pentsatzen dute pertsonak espainolak edo frantsesak izan daitezkeela soilik. Aldi berean, ados daude kultura frantsesa edo espainiarra inposatzen jarraitu beharrarekin gure kulturaren gainetik.

Helbururik garrantzitsuena Euskal Herriaren ustiaketa ekonomikoa izan da, eta honen ondotik euskal etnia suntsitzeko eta desagerrarazteko saiakera puntualak izan dira. Okupatze eta ezabatze estrategiaren osagarriak ez dira bakarrik izan euskal kulturaren ukazioa, baita kultura defendatzen saiatzen zirenen zigorra, jazarpena eta, batzuetan, sarraskia ere.

Zapalkuntza honen ondorioetako bat euskal populazioaren barne zatiketa izan da, bertako euskal jendearena zein bertakoak ez diren euskal jendearena. Euren artean talde handi batek euskal kulturarekin bat ez etortzea hautatu du eta norizan horri eta kulturari uko egitea, beste norizan batzuk hartuz: frantsesa (ipar Euskal Herrian), espainiarra (hego Euskal Herrian), europarra . . . Beste pertsona talde batek norizan bat baino gehiago hartu ditu aldi berean: euskal-frantsesa edo euskal-espainiarra edo alderantziz. Honek hainbeste zanpaketarik pairatu gabe bizirauten utzi die bi talde hauei. Horietako beste talde bat politika zapaltzaileekin elkarlanean aritu da, batez ere interes ekonomikoengatik (jauberia klasetik nagusiki eta ertain klaseko parte batetik).

Eta bertako euskal jende talde sendo eta zabal bat gai izan da bere nortasunaren ikuspegia ez galtzeko eta norizan bakar honi ez uko egiteko. Norizan zapaltzaileak hartu ez izanak arazo larriak ekarri dizkio eta gaur egun ere horrek zailtasun nabarmenen iturri izaten jarraitzen du. Azken talde hau Euskal Askapenerako indar garrantzitsuenetako bat izan da eta aldi berean errepresioaren jomuga nagusia. Aliatu indartsu eta konprometituak aurkitu ditu bertakoak ez diren euskal jendearengan; hauek ere errepresioaren jomuga zuzenak izan dira.

Azpimarratzekoa da gizarte talde batzuk Euskal Herrian garatu dituzten lana eta ardura euskal askapenaren alde, adibidez emakumeen mugimendu antolatua, hain indartsua eta eraginkorra, edo mugimendu antimilitarista, ekologista, gazte mugimendua, eta abar.

BARNERATUTAKO ZAPALKUNTZA

Barne zapalketaz gain, pertsonen arteko harremanei eragiten dien indarkeria ere hor dago zapalkuntza honen beste ondorioetako bat bezala, baita alkoholismoa ere. Pertsona egokiak ez izateko sentsazioa, edo “ardi beltzak” izatekoa sistema zapaltzailearen aurrean amore ez ematea erabaki duten euskal pertsonen eta euskal bertakoen buruan ibili daitezke.

Estatu zapaltzaileetakoak diren pertsonek euskal jendea zein euskal bertakoa horrela ikustea ere litekeena da.

EUSKAL ASKAPENAREN ALDEKO ALIATUAK

Planetan zehar pertsona askok azaldu du eta azaltzen du euskal askapenaren aldeko gogoa. Azkenengo hamarkadetan Espainiako eta Frantziako estatuetatik -eta beste herrialde batzuetatik ere- etorritako jende asko lurralde honetan gelditu da. Hauetako batzuk ere jakin izan dute lur hau, bere jendea eta kultura errespetatzen eta maitatzen eta ongietorria ematen diegu denei; gure eskua luzatzen diegu eta gure ondoan euskaldunak izateko aukera ere bai, horrela aukeratzen baldin badute.

EUSKAL JENDEA MUNDUAN

Azkenik, badago bertako euskaldun eta euskaldun ez bertakoen talde anitz eta zabal bat, eta euren ondorengoak, Euskal Herria utzi behar izan dutenak, euskal kultura joan ziren tokietara eraman dutenak. Gaur arte bertako euskal norizanari edo euskal norizanari eusten diote. Beraietaz harro sentitzen gara.

GURE HELBURUA

Gure helburua da gure jendeari eta gure lur maiteari egindako min guztietatik suspertzea eta elkarri laguntzea planeta eder honetan bizi diren pertsona guztien loratze osoa lortzen.

 


Last modified: 2014-02-26 08:59:10+00